Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2020




Nola atera etekina Fartlek-ari

Nola atera etekina Fartlek-ari

ITURRIA: Sportlife
Fartlek motako entrenamenduarekin zure lasterketa teknika hobetu eta erresistentzia handitu dezakezu.

Fartlek-a gure lasterketa erresistentzia hobetzeko eta teknika askoz landuago bat izan dezagun abiadura eta erritmo aldaketa desberdinak konbinatzen dituen entrenamendu sistema bat da. Era askotara burutu daiteke, lurrazal mota desberdinak, maldak edo oztopoak erabiliz, abiadura aldaketak eginez edota potentzia-tarte desberdinetan lan eginez.

Bi fartlek mota daude nagusiki: denboraren arabera neurtzen dena, eta distantziaren arabera neurtzen dena. Lehendabizikoa aukeratzen badugu, lasterketa azkarrak eta motelak tartekatzen joango gara; bigarren aukeran, aldiz, entrenamenduaren iraupena kalkulatzeko distantzia hartuko da kontutan, gure beharren eta helburu pertsonalen arabera. Dena den, biak dira mesedegarriak  dituzten hainbat onurei esker.

FARTLEK-AREN 5 ONURA
Gure erresistentzia hobetu:. baliteke fartlek entrenamendu bat aukeratzen dutenek hau izatea helburu nagusitzat. Erritmo desberdinetara gauzaturiko tarteek erresistentzia hobetzen eta ahalmen aerobikoa handitzen laguntzen gaituzte, ondorioz sasoi hobeago bat lortuz eta, hortaz, kirol-jardueran emaitza hoberenak erdietsiz. 

Birika-edukiera garatzea: arnasketa ezinbestekoa da edozein kiroletan. Zenbait entrenamenduen helburuetako bat, fartlek-a barne, erritmo gogorrago batean lan egiten ari garenean arnasketa hobeko kontrolatzen laguntzea da. Honi esker, gure birikak intentsitate handiago batean lan egitera eta beraien edukiera handitzera ohitzen dira. Gainera, arnasketaren erritmoa gure kabuz menderatzen ikas dezakegu.

Hankak sendotzea: hanka sendo, landu eta indartsu batzuk izatea ezinbestekoa da lasterketan gure jarduera hobetzeko, erresistentzia hobetzeko eta emaitza hobeak lortzeko, bai deborari zein distantziari dagokionez. Behe-ataleko muskuluak lantzea, bai lasterketa beraren bidez zein ordezko entrenamendu batzuen bitartez, funtsezkoa da zonalde honetan ardazturiko lan egoki bat egiteko.

Osasun kardiobaskularra arindu: ariketa egiterako orduan, eta baita gure osasun orokorrarentzat ere, garrantzitsua da odola ponpatzeko eta jarduera fisikoari eusteko gaitasun osoa duen bihotz osasuntsu eta sendo bat izatea. Organo hau gehien lantzen duten entrenamenduetako bat da Fartlek-a da hain zuzen, izan ere erritmo aldaketek bihotzaren ponpaketa handitzen dute eta egoera onean mantentzen laguntzen digute.

Errutina apurtu: Azkenik, modalitate honen praktikarekin zerikusi asko ez duela dirudien arren, hau ondo burutzea laguntzen duen gai batekin amaituko dugu errepaso hau. Kirola egitean izan dezakegun arriskuetako bat errutina da. Etengabe ariketa berdinak egiteak, gogaitzeaz gain, tolerantzia atalase bat sortu dezake baita, eta ondorioz aurrerapenak egiteari uzten diogu, ez dugu ez emaitzarik ezta bilakaerarik ikusten, edota edozein aitzakia bilatu dezakegu ez entrenatzeko, hau egiteak aspertu egiten gaitu eta. Arazo hau saihesteko, entrenamendu planean aldaketak egitea garrantzitsua da, erritmo aldaketak, abiadura desberdinak eta, orokorrean, beste errutinak sartuz. Honi dagokionez, fartlek-a eskuragarri ditugun aukeretatik hobenetariko bat da.

Gehiago itzuli