Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2020




Igeriketak edozein pertsonarentzat eskaintzen dituen bost onurak

Igeriketak edozein pertsonarentzat eskaintzen dituen bost onurak

ITURRIA: Sportlife
Igeriketa bai gorputzarentzat zein adimenarentzat osoenetakoa den kiroletako bat da.

Igeriketa egiteak era askotako onura ugari ditu, gure adina edo forma fisikoa dena delakoa izanda, eta kontraindikazio medikorik ez badago behintzat, osoa eta oso osasungarria den kirola da. Gainera, gorputza ez da bakarra ezaugarri hauetaz guztiez baliatzen dena, psikologikoki ere modalitate honetaz gozatu dezakegu, izan ere erlaxatu egiten gaitu eta zenbait urduritasun egoera hobetzen ditu, antsietatea eta estresa esaterako.

GORPUTZA ETA ADIMENA ADISKIDETZEN LAGUNDUKO DIZUTEN IGERIKETAREN 5 ONURA

Artikulazioen higadura geldiarazten du: inpaktu-kirol bezala ezagutzen diren kirolek, korri egitea edo saskibaloia esaterako, onura asko dituzte baina haien kontraindikazio nagusietako bat hezurrak eta artikulazioak dira.  Honen jatorria gure gorputzak lurrazal oso zurrunen gainean egiten duen “errebotea” da. Igeriketan, zuzenean uraren barruan lan egitean, grabitate puntua desagertu egiten da eta artikulazioek ez dute talka hauen higadura pairatzen. Hau dela eta, hirugarren adineko pertsonenentzako oso gomendagarria den kirola da.

Birika edukiera handitzen du: arnasketa-arazoak badituzu, igeriketak zure birikak lantzen eta hobetzen lagunduko dizu, besakaden artean arnasa hartzen dugun aldi guztiei esker. 

Estresa gutxitzen du: Kirola estresari, antsietateari edo depresioari aurre egiteko metodo hobenetarikoa da, endorfinak askatzen direnez. Izan ere, pertsona askorentzat beraien antidepresibo edo antsiolitiko naturala da, eta gertakari zehatz batzuen aurrean honetaz baliatzen dira. Dauden modalitate guztien artean, igeriketa da gorputza eta adimena gehien erlaxatzen dutenetako bat, arnasketaren gaineko kontzentrazioarekin lotura estua duelako eta uretan egiten delako. Baikorrago izaten eta autoestimua hobetzen laguntzen digu ere.

Koordinazio hobea: Koordinazioa funtsezkoa da edozein adinetan, baina are gogorrago landu behar da haurtzaroan, garai honetan garatzen baita sistema motore osoa. Kasu honetan, igeriketaren onuren artean koordinazioa dago, izan ere berari esker gorputz osoa lantzen dugu eta muskulu talde desberdinak erlazionatzen ditugu, arnasketarekin eta erresistentziarekin batera gure helburuak lortzeko.

Malgutasuna eta muskuluen sendotzea handitzen ditu: Pisua galtzea edo muskuluak gogortu eta sendotzea bada nahi duzuna, igeriketak beste onura bat eskaintzen du: kirol osoenetariko bat da. Makina bat muskulu talde lantzen dira berari esker (hankak, besoak, bizkarra, enborra), malgutasuna hobetuz eta erresistentzia ahalmena handituz. Gainera, zenbait minengan eragin positiboa du ere, bizkarreko mina edo herniak esaterako.

Gehiago itzuli