Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2020




Kirola, minbiziaren aurkako aliatua

Kirola, minbiziaren aurkako aliatua

ITURRIA: Sportlife
Gero eta ikerketa gehiagok baieztatzen dute neurrizko kirol praktikak minbizi-motaren bat izateko arriskua murrizten duela.

Azken hamarkadan, zenbait ikerketa argitaratu dira, eta agerian geratu da zer lotura dagoen neurriz kirola egitearen eta jarduera horiek gure immunitate-sistemari patologia jakin batzuk (minbizia, besteak beste) ez jasateko ematen dioten babesaren artean.

Ebidentzia zientifiko horietatik guztietatik, nabarmentzekoa da 2016. urtean ASCOk (American Society of Clinical Oncology) eta, berrikiago, HHMIk (Howard Hughes Medical Institute) argitaratu zutena, gertaera hori frogatzeko mekanismo biologiko batzuen funtzionamendua ere ekarri baitzuen.

EMAITZA EZBERDINAK
Minbizi motaren arabera ikertu da zer mailaraino l kirol-jarduera erregularrak populazioa patologia jakin batzuk izateko arriskutik babes lezake.

Ez dakigu ziur arriskua murrizteko berariazko jardueraren bat egin behar den, nahiz eta pertsona baten bizitza osoan egiten den kirola garrantzitsua den eta edozein adinetako jarduerak minbizia izateko arriskua murrizten laguntzen duen.

-Bularreko minbizia
Astean 3 orduz baino gehiagoz kirol moderatua egiten duten emakumeek %30 eta %40 artean gutxiago dute minbizi mota hori izateko arriskua. Arau hau beti aplikatzen da, familiako aurrekarien edo bularreko minbiziaren portzentajeari eragin gabe.
Aurkeztutako ikerlanek erakusten dutenez, jarduera-maila handiagoa den heinean, bularreko minbizia izateko arriskua txikiagoa da.

-Koloneko minbizia
Biztanleria-talde handietan egindako azterlanek erakusten dutenez, zenbait urtetan kirola modu erregularrean egiten duten pertsonek %40-50 arrisku gutxiago dute koloneko minbizia izateko, jarduera fisikorik egiten ez dutenek baino.

 -Biriketako minbizia
Oro har datuak falta izan diren arren, aurkeztutako azterketek frogatu dute kirolari aktiboek askoz ere gutxiago jasan dutela mota horretako minbizia, nahiz eta beste ingurumen-arrazoi batzuen eragina (kea, tabakoa, kutsadura...) bereizi beharko litzatekeen, horiek ere eragina izango bailukete minbizi-mota horren estatistiketan.

-Umetokiko minbizia
Minbizi mota hori ez da hain ohikoa, baina aurkeztutako ikerketek jarduera fisikoa umetokiko minbizia izateko arriskua %50eraino murriztearekin lotu dute. Kirolari eta honek minbizian dituen ondorio positiboei buruzko ikerketa asko egiten ari dira; berrienek erakusten dute jarduera arina ere onuragarria izan daitekeela osasunarentzat.

MINBIZIA ETA IMMUNITATE-SISTEMA
Arratoiekin eta zenbait gizakirekin egindako ikerketen ondoren, Suediako arolinska Institutuko ikertzaileek, jarduera fisiko bizia egin ondoren, zenbait metabolitoren maila handiak hauteman dituzte, hala nola laktatoarenak, zeinak gure odolean zelula immuneen talde handiak hazten lagun baitezakete.

T ZELULAK, BESTE AURKIKUNTZA BAT
Laborategian egindako behaketek agerian utzi zuten saguek T zelula zitotoxikoak sortzeko gai izan behar zutela, eta zelula kantzerigenoen hazkuntza saihesteko berariazko globulu zurien fakzio bat direla. Zelula immunologiko horiek ekoizteko gaitasuna lotuta dago jarduera fisikoak gaixotasunaren aurkako defentsaren alde egiten duen elkarrekintzarekin.

Jarraipenean ikusi zenez, tumoredun karraskariek ariketarik egiten ez zutenean, ariketa fisikoa egiten zuten kideen T zelulak injektatuz, minbiziaren aurkako emaitzak hobetu egiten ziren. Argi geratu da T zelula zitotoxikoak aldatu egiten direla ariketarekin, tumoreen kontrako eraginkortasuna hobetzeko. 

LAKTATOA
Ariketa fisikoa egitean, muskuluaren barruan, odolera iragazten den metabolito bat sortzen da, laktatoa. Ariketa bizia egin ondoren, metabolito horien maila 8 aldiz handitu daiteke bere balio normalen aldean, eta frogatu da odoleko T zelulek laktato hori xurgatzen dutela.

Laktato hori barneratzeak ariketa fisikoaren ondorio batzuk imitatzen ditu, baina ez kirolak ematen dituen beste osagai batzuk, eta onuragarriak dira, halaber, zelula kantzerigenoen hazkundearen aurkako erresistentzia hobetzeko. Zelula horiek arrazoi emozionaletatik hasi, eta gure sistema metabolikoan beste hobekuntza fisiko batzuetara arte joango lirateke.

Gehiago itzuli