Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-01-2021




Hilekoaren aurreko sindromea (HAS) saihesteko zenbait aholku

Hilekoaren aurreko sindromea (HAS) saihesteko zenbait aholku

ITURRIA: Sportlife
Nola saihestu hilekoaren aurreko mina elikadura eta ariketa fisikoaren inguruko zenbait aholkurekin.

HAS existitzen ez zen gauza batetik hilekoaren aurretik duzun umore txarra justifikatzeko balio duen broma inozo bat izatera pasa da.

Pixkanaka sindrome honi eta bere sintomei buruz gero eta gehiago ezagutzen dugu. HAS emakume bakoitzaren eta bere bizitzako momentuaren araberakoa da, min arin batetik, bularretan eta hanketan likido-erretentzioa adibidez, baja eragitera iritsi daitezkeen migraina, bizkarreko min, depresio, umore aldaketa, etab bezalako sintoma larrietara joan daiteke.

HAS sintomak saihesteko modu hoberenetako bat hilekoaren aurreko egunetan zehar ariketa konstantea egitea eta elikadura zaintzea da.
Janari hoberenak bihi osoko zerealak eta arroza, egositako barazkiak eta fruta azalarekin dira, izan ere karbohidrato konplexuetan aberatsak dira eta zuntza dute, umore aldaketak eta mokaduak hartzeko joera saihesten laguntzen dutelarik.
Egunean bi litro ur baino gehiago edaten saiatu zaitez, eta likidoak atxikitzen badituzu, infusioak eta zuku diuretikoak (apioa eta azenarioa) edo barazki zopa arazgarriak (tipula, porrua, baratxuria, azenarioa, apioa) edan itzazu.
Esnekiez gain kaltzioan aberatsak diren elikagaien kontsumoa handitu, hala nola sesamoa, tahinia, almendrak, tipulak, arrai txikiak, tofua.
Sintoma gogorrak badituzu, B6 bitaminaren gehigarriak hartu itzazu (bestelako B bitaminekin batera), honela antsietatea, depresioa eta insomnioa gutxitzen dira eta. Garagardo legamia, bihi osoko zerealak, galorratza, izokina, ahuakatea eta hurrak bezalako elikagaietan aurkitzen da ere.
Gogora ezazu zuntzak pisua galtzen laguntzen duela eta asetasun-sentsazioa eragiten duela.
Eta ez ahaztu burdina-eskasiagatiko anemiak saihestu behar dituzula hileko luze eta oso ugariak badituzu, burdinan aberatsak diren elikagaiak (haragi gorria, algak eta lekaleak) C bitaminarekin hartuz (zitrikoak, marrubiak, kiwia, piperrak, etab).
Gutxien komeni zaizkizun elikagaiak tiraminan eta gatzean aberatsak diren gazta fuerteak, likido gehiago atxikitzen dituzten janari gaziak (gosegarriak, mokaduak, fruitu lehor txigortuak, etab) eta kafea edo edari energetikoak bezalako bizigarriak dira.
Hilekoaren aurretik ariketa aerobiko arina egitea likidoak kanporatzen lagunduko dizu ere, eta endorfinen kantitatea handituko du umore ona mantentzeko, eta depresioak eta larritasunak saihesteko.

Gehiago itzuli