Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-01-2021




Entrenatzeko pultsazioak kalkulatzeko orduan guztiok egiten dugun akatsa

Entrenatzeko pultsazioak kalkulatzeko orduan guztiok egiten dugun akatsa

ITURRIA: Sportlife
Zure pultsazio maximoen ehuneko zuzena kalkulatzen baduzu entrenamendu eremuak zehazteko, baliteke akats bat egiten egotea.

Pultsazio maximoen ehunekotan oinarritutako entrenamendu planetaz hitz egiten dugunean, mailaz igotzen garen heinean, ehuneko hauek lehen baino errendimendu eta abiadura handiagoak ekartzen dituztela ikusten dugu. Zehaztasun handiagoarekin asmatzeko, ez dugu zuzenean maximoaren ehuneko hainbeste erabili behar, erreserbako bihotz maiztasunarena baizik. Hau 1957an Karvonen, Kentala eta Mustalak sortutako kontzeptu bat da, eta atsedeneko pultsazioak (egoera kardiobaskularraren adierazle ona) hartzen ditu kontutan, hauek maximoei kenduz.

Erreserbako BM = BM maximoa - atsedeneko BM 

Intentsitatearen ehuneko jakin batek zein pultsaziori dagokion zehaztasun handiagoarekin kalkulatzeko, erreserbako BM-ren ehuneko hainbeste kalkulatzen dugu, eta ondoren atsedeneko pultsazioak gehitzen dizkiogu.
6 BM-ren % = erreserbako BM-aren % x (atsedeneko BM)

Ondoren ikusi dezakezu nola 180-eko pultsazio maximoa duen, %85-ean korri egin behar duen eta atsedenean 40 pultsazio dituen pertsona batengan egon daitekeen diferentzia Karnonen-en formula aplikatuz, eta aplikatu gabe: 

Erreserbako BM = 180 – 40 = 140
140-en %85 = 119
Atsedeneko 40 gehitzen dizkiogu: 119 + 40= 159 pultsazio/min

Zuzeneko ehunekoa (okerreko metodoa):

180 x %85 = 153 pultsazio/min

Gehiago itzuli