Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-11-2013

ERDI AROKO EGUR TEKNIKAK ERAKUSTEN DITUEN IKASTARO ETA ERAKUSKETA

ERDI AROKO EGUR TEKNIKAK ERAKUSTEN DITUEN IKASTARO ETA ERAKUSKETA


Ostegunetik azaroak 17 arte “Egurretik Erdi Aroko margora” erakusketa egongo da Arma Plazan. Erakusketaren bidez Erdi Aroan erabiltzen ziren teknika artistikoak berreskuratu nahi dira.,zenbait maketa azaltzen dira, arte-lanak polikromatzeko modua eta egileen ezaugarriak azaltzeko. Gainera, Erdi Aroko artea nola gauzatzen zen aditzera emateko zenbait prozesuren adibideak emango dira.

Teknika hauek erakutsiko dira: "arrautza tenpera”, “esgrafiatua”, eta “urreztaketa”; hala, ikusleek artista horien lanaren eta bizimoduaren berri jasoko dute. Erakusketa urriaren 31tik azaroaren 17ra bitarte izango da Arma Plazako erakusketa gelan, eta horrez gain helduentzako tailer praktikoa ere izango da; bertan teknika horiek erabiliko dituzte, eta artelan txiki bana egingo dute, Erdi Aroan egiten zen modura.

Erakusketarekin batera, ikastaro-tailer praktiko bat egongo da ere. Erdi Aroko arrautza-tenpera eta kola-tenpera teknika piktorikoak ikasi eta erabiliko dira, eta ikastaroa Yasmina Pradak eta Iosu Salegik emango dute, Kultur Ondarea kontserbatu eta zaharberritzen Graduondoko ikasketak dituzten adituek.

Ikastaro praktikoa izango da, eta bertan ikasleak egurra Erdi Aroan bezala polikromatzen ikasiko du.  Material guztia bertan emango da, eta ikastaroa haien formazioan sakondu nahi duten artisauei nahiz interesa duen beste edozeini dago zuzenduta. Ikastaroari buruzko informazio gehiago izateko begiratu web orrian: www.adarebanisteria.com. Bertan gaiari buruzko informazioa, telefono zenbakia, eta ikasleak egin eta etxera eramango dituzten lanen irudi galeria ageri dira.

Ikastaroa azaroaren 4, 6, 11 eta 13an izango da Hondarribiko Zuloaga Etxeko bilera gelan, arratsaldeko 6:00etatik 9:00etara.  Izena emateko BAZera jo behar da, azaroaren 2a arte, eta prezioa 20€koa izango da (ikastaro hasieran ordaindu beharko da).
Bai erakusketa eta bai tailerrak “Adar ebanistería” (www.adarebanisteria.com) taldeak hainbat urte ikertzen eta lanean eman izanaren ondorioa da. Taldea Kultur Ondarea zaharberritu eta berreskuratzen graduondoa duten adituek eta inguru honetako ebanistek eta artistek osatua da, eta helburua ahantzitako teknika artistikoak berreskuratzea da. 

leer más itzuli