Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-11-2013

HASI DA HONDARRIBIKO HARRESIEN MENDEBALDEKO HORMAREN BIGARREN FASEA

HASI DA HONDARRIBIKO HARRESIEN MENDEBALDEKO HORMAREN BIGARREN FASEA


Urriaren 30an hasi da Hondarribiko harresien mendebaldeko horma exekutatu, zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko lanen bigarren fasea. Lan hau 2011 urteko lehen erdialdean egindako obren jarraipena da; garai hartan horma beraren  kanpoko fatxadari ekin zitzaion. 

“Harresia berreskuratzeko lanetan beste urrats bat ematen ari gara, izan ere harresia Hondarribiaren ondare aberatseko atal nagusietako bat da”, esan du Aitor Kerejeta Alkateak. “Orain dela bi urte Mendebaldeko Hormaren kanpoko aldea egin genuen, Harresilanda kalera ematen duena, eta oso emaitza onak izan genituen. Egoera ekonomikoak eta lehentasunek hala behartuta, 2013 urtea arte itxaron behar izan dugu barrengo aldea egiteko, eta hau ere bi fasetan zatitu behar izan dugu”.

Gaur hasi diren lanak Erreginaren Baluartearen eta kanoi-zuloen arteko zatiari dagozkio. Hurrengo zatia kanoi-zuloetatik San Nikolas zubiraino doan eremua izango da. Fase hau eraikitzeko epea bi hilabetekoa da, izan ere espero da Gabonetarako amaitua izatea. Aurrekontua 208.000 eurokoa da.

Kerejeta Alkatearen hitzetan “irizpidea jatorrizko arkitektura berreskuratu eta hiri balioa ematea da; hartarako jatorrizko egiturak berreskuratu behar dira, zati batzuetan berreraikitze lanak eta sendotze lanak eginez. Lehenbizi kanoi-zuloei akabera eta errematea emango diegu, ondoren gauza bera egingo dugu Mendebaldeko Hormako barru aldeko paretarekin, eta hirugarren urratsa parapetoan galdutako harlanduak ordezkatzea izango da. Gero gainaldeko bideko zorua ordezkatuko dugu, eta amaitzeko zaharberritutako harresi egiturak garbitu eta babestuko ditugu”.

Lanak Teusak egingo ditu, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektoen zuzendaritzapean. Bi arkitekto hauek harresietan egin diren azken birgaitze prozesuen zuzendariak izan dira, hegoaldeko horman eta Erreginaren Baluartean adibidez.

leer más itzuli