Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-11-2013

43.000 EURO GIZARTE ZERBITZUEN ALORREAN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEENTZAT

43.000 EURO GIZARTE ZERBITZUEN ALORREAN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEENTZAT


2013. urte honetan Hondarribiko Udalak, Gizarte Departamentuaren zerbitzuaren bitartez, 43.000 euro banatuko ditu Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteen artean. Ia 30 dira laguntza kasoko duten elkarteak. Hortaz gain, gogoratu behar da Udalak aurten beste 105.744 euro banatu dituela Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean.

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia den Maite Peláez-ek esan duenez, “urtero Elkartea gehiago aurkezten dira, eta ahal den guztiei laguntzen saiatzen gara. Aurten berritasun bezala Gurutze Gorria lagunduko dugula ere esan behar da, ‘Orain inoiz baina gehiago’ programaren erdia ordaintzen dugularik. Egoera txarrean dauden herritarrei laguntzen duen kanpaina da”.

“Kopuru ekonomikoatik haratago, pertsona bolindres hauek egiten duten lana goraipatu nahiko nuke. Udalak ahal duena egiten du baina garrantzitsuena pertsona hauen lana da” jarraitu du Pelaezek.

Aipatutako 43.000 euro horietako, 15.850 euro dekretu bidez banatu dira, beste 18.150 Gizarte Zerbitzuen 2013ko aurrekontuetatik, eta honi batu egin behar zaizkio udan kreditu gehiketa baten bidez Caritas-entzat 7000 euro jarri zirela hondarribiarrak laguntzeko, eta beste 2000 euro AECC Minbiziaren aurkako elkartearentzat bere instalakuntzak hobetzeko”.

leer más itzuli