Gaurkotasun Buletina Data: 12-11-2013
SAINDUA GAZTELEKUAK HAINBAT EKINTZA ANTOLATU DITU UDAZKENERAKO
Urtero bezala, udazkena helduta. Saindua gaztelekuak martxan jarri du bere ekintza programazioa.
Ostiralero tailer edo txapelketa bat izango da. Eskainiko diren jarduerek eskulan, musika, zein kirola inzago dituzte oinarri eta 12-17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduak dira.
Egingo diren tailerren artean, funky, DJ tailerra, beldurrezko makillajea, autodefentsa, birziklatutako materialeen eskulana eta papiroflexia tailerra dira.