Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014

Hondarribiko hiri antolamendurako plan orokorraren hasierako onarpena egin da

Hondarribiko hiri antolamendurako plan orokorraren hasierako onarpena egin da


Gaurko ezohiko osoko bilkurak gehiengo absolutuz onartu du hondarribiko hiri antolamendurako plan orokorraren hasierako onarpena; aldeko botua eman dute eaj eta h1!-ek, abstentzioa pse-k eta aurkako botua bilduk. joxemi ochoteco ppko zinegotzia ez da bilkuran izan, osasun arrazoiak direla eta. hortaz gain, denen aldeko botuarekin onartu dira ostalaritza eta jolas jardueretarako establezimenduen instalazioa eta funtzionamendua arautzen duen udal ordenantzaren hasierako onespenari buruzko alegazioak.

Bilkurak bi ordu t’erdi iraun du eta puntu garrantzitsuena hiri antolamendurako plan orokorraren (hapo) haserako onarpena izan da. aitor kerejeta alkateak esan duenez, “gaur beste urrats bat emango dugu hondarribiko arau subsidiarioen berrikuspenean; bide luze eta zaila da, eta gaur behin-behineko planari onespena ematen dioguko elkartu gara. zalantzarik gabe, izango dugun proiekturik garrantzitsuena da, zinegotzi eta alkate garen aldetik. hemen zehazten ari garena, hemendik 15-20 urteko hondarribia da”.

Aurreko prozesu guztia azaldu ondoren, kerejeta alkateak hapo-aren ezaugarri nagusiak azpimarratu ditu zenbait ikuspuntutatik: ingurumena, mugikortasuna, jarduera ekonomikoa eta etxebitzen aldetik ere. “azken honetan tope bezala 2.120 etxebizitza proposatzen dira, horietatik 1.123 nahitaez babestuak izan beharko dutelarik, eta beste 897 libreak, hau da s eta g. azpimarratu nahiko nuke, orain artean abian dauden arau subsidiarioak idatzi zutenek egindako lana, horri esker hondarribia bertakoek joan nahi ez dugun tokia delako, eta kanpotik jendeak etorri nahi duena. bizi kalitate handi honek arazoak sortzen ditu, adibidez etxebizitzen prezioan. prezio horien gain ezin dugu lan egin, baina bai aldiz etxebizitza babestuak egiten hondarribiarrei zuzenduta” dio kerejetak.

“Hau, eta nola ez, jarduera ekonomikoetarako lurra eskeintzea, ezinbestekoa da gure ikuspuntutik herriaren etorkizunari begira. hemendik zenbait urtetara, gure ordez hemen daudenek plan honen garapena aztertzen dutenek guk dugun balorazio positibo berdina izatea espero dugu; asmatu egin dugula esan nahiko du horrek” amaitu du kerejeta alkateak.
aldeko botua eman dute eaj eta h1! alderdiek, abstentzioa erabaki du pse-k eta aurkako botua aldiz bilduk, esanez “populazio eta jaiotza aldetik aldaketak eman direla eta ikerketa berri bat egin behar dela, horrek eraiki beharreko etxebizitza kopuruan eragina izango duelako”. gainera, koalizioak kontenzioso batera joateko aukera dagoela’ esan du, ‘’prozesu osoan parte hartzea behar moduan kudeatu ez denaren zalantzak ditugulako”.

leer más itzuli