Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014

Ekainaren 13an zozketatuko dira bigarren eskuko zortzi etxebizitza hondarribian

Ekainaren 13an zozketatuko dira bigarren eskuko zortzi etxebizitza hondarribian


Hondarribiko udalak bigarren eskuko 8 babes ofizialen zozketa egingo du ekainaren 13an kultur etxean. 9.30ean notarioaren aurrean egingo den zozketan, urtarriletik apirilak 25 arte udaletxeko biztanleen arreta zerbitzuan zabalik egon den bigarren eskuko etxebizitzen erregistroan izena eman zuten 78 unitatek parte hartuko dute.

Esan bezala denetara 8 etxebizitza izango dira, bost komentuaurren, bi muliaten eta azken bat amuten. etxebizitzetako batek 3 gela ditu, beste seik 2 gela eta azken baten gela bakarra; denek garajea eta trastelekua dute. zozketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena emana edukitzea bigarren eskuko etxebizitzetako erregistroan izena emana edukitzea eta eusko jaurlaritzak babestutako etxebizitzetan dauzkan baldintzak bete izatea.
aitor kerejeta alkateak esan duenez “hondarribiko 8 familien arazo bat konpontzeko helburua dauka zozketak, beste zenbaitzuen artean. baldintzak betetzen dituen herritarrari erraztasunak ematea etxebizitzak jabetzan edo azalera eskubidean eskuratzeko, eta orain arte hain neketsua zen tramite guztia erraztea”.

“Hiru zozketa egingo dira; lehenik 3 gelako etxebizitza zozketatu da 5, 4 eta 3ko unitateen artean. ondoren, 2 geletako etxeak zozketatuko dira 3 eta 2ko unitateen artean. eta azkenik, gela bakarreko etxebizitza zozketatuko da 2 eta 1eko unitate edo familien artean” gehitu du kerejetak.

Erregistroan izena emana duten 78 unitate edo familien artean, 2 dira bost kidekoak, 6 unitate lau kidekoak, 8 gehiago 3 kidekoak, 20 gehiago 2 kidekoak, eta azkenik, bakarkakoak 42 dira.

Zozketan bakoitzak izango duen zenbakia jakiteko zerrenda ostegun goizean jarriko da udaletxeko iragarki taulan eta www.hondarribia.org gunean.

leer más itzuli