Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014

Hiri erdoko eta hondartzako TAO jarri da asteburuan

Hiri erdoko eta hondartzako TAO jarri da asteburuan


Igandetik hasita TAO zerbitzua hasi da hondartzako inguruetan. Zerbitzua hain zuzen, Foru kalean, Ramon Iribarren pasealekuan, eta futbol zelai inguruko eta hondartzako aparkalekutan jarri da abian. Portuan eta Bentako aparkalekuan jadanik martxan zegoen.

Foru kalean eta Ramon Iribarren pasealekuan, goizeko 10.00etatik 20.00ak arte egongo da abian astelehenetik igandera. Bentako aparkalekuan ere sistema berdina egongo da eta hondartzakoan 24 orduz funtzionatuko du.

Denetara 20 TAOko langile kontratatu ditu Udalak epe honetarako, denak langabeziak zeudenak eta lan merkatuan sartzeko zailtasun gehien zeuzkatenak lehenetsi direlarik.

Txartelak eskuratzeko eta informazio gehiagorako, gestioak BAZen egiten dira, goizeko 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00ak arte astelehenetik ostiralera, eta 10:00etatik 13:00etara larunbatetan.

leer más itzuli