Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014

Kultura departamentuko laguntzak eskatzeko epea ireki da

Kultura departamentuko laguntzak eskatzeko epea ireki da


Kultura departamentuak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dauka datorren uztailaren 1 arte. Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura eta jaietako jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek. Hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan.

Denetara 24.000 euro banatuko dira eta eskariak entregatzeko epea an amaituko da. BAZen entregatu beharko dira.

Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela 9.00etatik 13.30etara eta 16.00etatik 18.00etara. Larunbatetan aldiz, 10.00etatik 13.00etara. Astelehena 16tik aurrera, ordutegia 9.00etatik 14:00ak arte izango da, astelehenetik ostiralera.


leer más itzuli