Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-08-2014

SAN PEDRO KALEKO ERAKUSKETA HISTORIKOA IREKI DA ABUZTUAK 24 ARTE

SAN PEDRO KALEKO ERAKUSKETA HISTORIKOA IREKI DA ABUZTUAK 24 ARTE


Itsas Etxea Auditoriumean eta kale berean 1885etik 1985 arteko 380 irudi zahar ikus daitezke

Gaurtik hasi eta datorren abuztuaren 24 arte San Pedro kaleko argazki historikoak ikusi eta gozatzeko aukera egongo da. Irekiera ekitaldia gaur izan da Itsas Etxea Auditoriumean, bertan baitaude irudi asko, San Pedro kaleko zuhaitzetaz gain. Ekitaldian egon dira besteak beste, Aitor Kerejeta Alkatea eta ARMA PLAZA Fundazioko presidentea, eta proiektuan lan egin duten hondarribiarrak Javier Sagarzazu, Mikel Jauregi, José Mari López eta Floren Portu hain zuzen ere.

“Hain berezia den San Pedro kaleko obrak hasi aurretik erakusketa historiko bat egiteko ideia buruan genuen” dio Hondarribiko Alkate den Aitor Kerejetak. “Kale honen eguneroko bizitza historikoa, merkatal denda eta ostatuen bilakaera nolakoa izan den islatzeko. Pasa den udazkenetik, ARMA PLAZA Fundaziotik eta Hondarribiko Udalarekin batera, lanean gabiltza herritar eta bisitariek kale honen eboluzioa eta aldaketa nolakoa izan den ikasi eta gozatzeko aukera eskaini ahal izateko. Herriko bolindres talde batek egin duen lana goraipatu nahiko nuke, hainbat ordu eman dituzte eta gaur ikusten dugu erakusketa eder hau egitate izan dadin”.

Javier Sagarzazuk esan duenez, “aipatzeko modukoa da hiritarren partehartze nabaria izan dugula kaleko argazkiak lagatuz. 1885etik 1985 arte 380 argazki lortu dira. Horietatik 130 erakusten dira, Itsas Etxea Auditoriumean eta San Pedro kaleko zuhaitzetan. Argazki guztiak erakutsi ezin zirenez, Auditoriumeko erakusketa gunean telebista batean argazki guztiak erakusten joango dira. Oso esperientzia ederra izan da, emozionantea, eta ARMA PLAZA Fundazioa eta batez ere Miren Ayerberen lana azpimarratu nahi nuke” gehitu du Sagarzazuk.

Denetara 56 izan dira argazkiak utzi dituzten hiritarrak, 54 hondarribiarrak eta 2 irundarrak. Itsas Etxea Auditoriumeko erakusketa ordutegia astelehenetik ostiralera 18.00etatik 21:00etara izango da, eta larunbata, igande eta jaiegunetan 12:30etik 14.00era eta 18:00etatik 21.00etara datorren abuztuak 24 arte. Gainera, larunbatetan 19.00etan bisita gidatu bat egongo da erakusketaren eta kalearen eboluzioaren berri emango duena.

leer más itzuli