Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-08-2014

UDALBATZAK HAUSNARKETA ESKATU DIO JAIZKIBEL KONPAINIARI

UDALBATZAK HAUSNARKETA ESKATU DIO JAIZKIBEL KONPAINIARI


Gaurko Osoko Bilkurak Hondarribiko Alardearen inguruko mozio bat onartu du, EAJ, PP eta H1!-en aldeko botuekin, PSE-EEren abstentzioarekin eta BILDUren aurkako botoarekin. Bertan, “Jaizkibel Konpainiari eskatzen zaio bere estrategiak 17 urtez izan dituen ondorioez hausnartzea eta bere aldarrikapenak Hondarribian duen gizarte babesa antzemateko irteera ordutegia aldatu beharko lukeela”. Alarde Tradizionalaren aldeko 50 emakume Areto Nagusian izan dira.

Aztergaiaren 10. puntuan, lehenik BILDU taldearen mozioa bozkatu da. Koalizioak eskatu du “18 urte irauten duen arazoaren konponbidea bideratua uzteko, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen inkestak ziurtatzen duenez, rak irtenbide bat bilatu nahi duena, (…) hurrengo irailaren 8an Kale Nagusitik Jaizkibel Konpainia pasatzerakoan inolako plastiko beltz, aterki ezkutatzaile, kareta iraingarri edota irainik ez dadila egon publikoki eskatzea’. Aldeko botua BILDUk eman du, abstentzioa PSE-EEk eta aurkakoa PNV, PP eta H1! alderdiek.

Jarraian PSE-EEren beste mozio bat bozkatu da non esaten den “Udalak erabateko aldekotasuna adierazi nahi dio Hondarribiko Alardeari, Alardeak eta bere gaur egungo antolaketak gizarte zilegitasuna dute, urtez urte desfilatu eta Alardea bizitzen duten hondarribiar gehienek emana, eta aldarrikapen guztiak legitimoak izanik, tolerantziatik egin behar dela bere defentsa, ibilbidean zehar espresio guztiekin errespetua mantendu behar delarik”. Aldeko botua PSE-EE eta H1!-ek egin dute, abstentzioa PP-k, eta aurkako batua eman dute PNV eta BILDUk.

Azkenik, EAJ-ren Gobernu Taldearen mozioa bozkatu eta onartu egin da. Mozioan esaten denez, Hondarribiko Udalak bere erabateko aldekotasuna adierazi nahi dio Hondarribiko Alardeari.  Eta hala egiten dugu, Hondarribiko Alardea herri honek duen kultur inmaterialaren adierazpen nagusia delako, eta herri honen nortasunaren adiera handienetako bat delako”. Ondoren esaten denez, “Alardeak eta bere gaur egungo antolaketak gizarte zilegitasuna dute, urtez urte desfilatu eta alardea bizitzen duten hondarribiar gehienek emana. Eta zentzu horretan, ahalik eta errespeturik handiena eskatzen dugu herri borondatearen adierazpen honentzat”.

“Zilegi da Alardearen antolaketa aldatzeko eskatzea, baina hondarribiar gehienen nahia errespetatuz egin behar da, elkarrizketa eta ulermena erabiliz, herritarren aldekotasuna lortzeko, eta ez  bizikidetza okertzen duten eta behartzen duten erabakiak hartuz. Zentzu horretan, Jaizkibel Konpainiari zera eskatzen diogu, bere estrategiak 17 urtez izan dituen ondorioez hausnartzea. Zinez uste dugu, haien aldarrikapenak Hondarribian duen gizarte babesa antzemateko irteera ordutegia aldatu beharko lukeela (Alardea eta gero), haien eskaeraren alde dauden hondarribiarrekin kaleak betetzeko”. Amaitzeko, “Udal honek beti lagundu egingo du, ahal duen neurrian, gure ondare inmaterialaren adierazpide goren hau berriz ere herritarrak elkartzeko tresna izan dadin, aniztasunak aintzat hartuz, eta bestelako jokaera eta iritzien gainetik ”.

Gainera, 2013ko Kontu Orokorra onartzeko proposamena onartu da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta  Udalaren arteko hitzarmenaren onarpen proposamena, mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko, Sartze-aktiboko hitzarmenen esparruan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta udaletako gizarte zerbitzuen arteko lankidetza protokoloari atxikitzeko onarpen proposamena, Gizarte larrialdietarako udal harrerarako etxebizitza araudiaren zirriborroaren onarpen proposamena, Udalak merkataritza lokal hutsak alokatzeko administrazio baldintzen plegua onartzeko proposamena eta beste mozio bat Udaltzainegoaren aurre-jubilazioaren ingurukoa.

leer más itzuli