Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-08-2014

MULIATE II-KO 32 ETXEBIZITZETAKO ZOZKETAN PARTE HARTZEKO EPEA IRAILAK 5 ARTE LUZATZEN DA

MULIATE II-KO 32 ETXEBIZITZETAKO ZOZKETAN PARTE HARTZEKO EPEA IRAILAK 5 ARTE LUZATZEN DA


Nahitaez Etxebiden izena emana eduki behar da eta 10 urtez Hondarribian erroldatua egotea

Hondarribiko Udalak eta VISESAk irailaren 5erarte luzatu dute Muliaten eraikiko dituen babes ofizialeko 32 etxebizitzen esleipen zozketan parte hartzeko epea. Nahitaez, ordurako Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena eman behar dute oraindik egin ez dutenek.

Hortaz gain, gutxienez 10 urteko antzinatasunarekin Hondarribian erroldatuta egon beharko dute, jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea eta diru-sarrera haztatuak 9.000 eta 39.000 euro artekoak izan behar dira.

Esan bezala, nahitaez Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea, 13. Donostia) edowww.etxebide.euskadi.net gunean izena emana eduki beharko da zozketa honetan parte hartzeko, eta aurrerantzean egingo direnentzat.

Hondarribikoak direnek eta bigarren eskuko Babes Ofizialeko Etxebizitzetako zerrendan izena eman zutenek, berriz Etxebiden eman beharko dute izena baldin eta interesa badute zozketa honetan parte hartzeko.

leer más itzuli