Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2014

UDALAK HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRERAKO JENDAURREKO BULEGOA EGOKITU DU ZULOAGA ETXEAN

UDALAK HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRERAKO JENDAURREKO BULEGOA EGOKITU DU ZULOAGA ETXEAN

Era berean planari buruzko informazio guztia ikusteko: www.hondarribia.org

Jendaurreko erakustaldi izapidean dago jadanik Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren hasierako onarpena (HAPO). Udalbatzak maiatzaren 29an onartu ondoren, astelehenetik irailaren 19ra arte 45 egunez, aztertzeko aukera eta dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Udalak Zuloaga Etxeko bigarren solairuan bulegoa egokitu du, bertan Laida Juanikorena arkitekto andreak interesatuen eskaerei eta galderei erantzungo die. Bulegoa egunero 10:00etatik 13:30era irekita izango da astelehenetik ostiralera.

Gainera, HAPOren hasierako onarpena era digitalean prestatu da.  www.hondarribia.org web-orrian “Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra” izeneko banner bat prestatu da orrialdearen eskuineko aldean, non memoria, planoak, edo bideragarritasun eta iraunkortasunari buruzko azterketa ikus daitezkeen, informazio guztia jaisteko aukera izateaz gain.

Aitor Kerejetak, Alkateak zera azpimarratu du: “HAPOren hasierako onarpena urrats bat gehiago dela Hondarribiko arau subsidiarioen berrazterketaren bide luzean. Zalantzarik gabe, izango dugun proiekturik garrantzitsuena da, zinegotzi eta Alkate garen aldetik.  Hemen zehazten ari garena hemendik 15-20 urteko Hondarribia da.

“Horrexegatik Udalak ahalegin berezia egin nahi izan du, eta ahal den neurrian interesatuei informazioa erraztu” darrai Kerejetak. “Udal web-orrian informazioa ikusi eta jaisteko atal berria prestatu dugu, Hiriko mapa digital eta interaktiboaren gainean web-plataforma berria, Hondarribiko planoak ahal den modurik errealenean ikustea errazten delarik. Gainera, kontsulta eta alegazioak Zuloaga Etxean bertan egin daitezke astelehenetik ostiralera”.

Argibide gehiago nahi izanez gero hapo-pgou@hondarribia.org helbidera jo edo 943111238 telefonora deitu astelehenetik ostiralera.

leer más itzuli