Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2014

ABUZTU BIKAINA BIZITU DU HONDARRIBIAK TURISMO ALDETIK

ABUZTU BIKAINA BIZITU DU HONDARRIBIAK TURISMO ALDETIK

* Arma Plazatik 14.617 turista pasa dira abuztuan, iazko hilean baina 50% gehiago.

Iraileko lehen astean sartuta, abuztua nola joan den ikusteko garaia iritsi da. Uztaila hilabete ona izan zen nahiz eta eguraldiak ez zuen askorik lagundu, baina abuztua izugarria izan da. Hala esaten digute ARMA PLAZA Informazio Puntutik igaro diren 14.617 bisitek. Datu bezala, esan iaz abuztuan 9.800 pertsona pasa zirela. Hortaz gain, abuztuan ARMA PLAZA Fundazioak 527 bisita gidatu egin ditu, ‚ euskaraz eta gaztelaniaz, eta  frantsesez eta ingelesez. Guadalupeko Fuertean 1.300 bisita egon dira eta 1.080 pertsona igo direla tren berdean Guadalupera. Uztaila eta abuztuan larunbata eta astelehenetan aritzen da trena.

“Turistei dagokienez” esan du Lupe Olascoaga Turismoko zinegotziak, “gehienak Estatukoak dira (e), beste $ frantsesak dira eta azken  beste herrialdeetakoak, Erresuma Batua, Holanda, Alemania edo Estatu Batuak adibidez. Espainiako turistei dagokienez, ohiko portzentaiak mantentzen dira, ` Bartzelona eta Madrilgoak dira, beste Valentzia, Andaluzia eta Gaztelakoak. Argi dugu aurten jarritako ordutegiak mesede egin duela, gogoratu behar baita astelehenetik igandera 9.30etik 19:30era irekitzen duela eta horrek turistari zerbitzu egoki bat eskaintzeko aukera ematen digu”.
“Hotel, nekazal etxe eta kanping-en okupazioak abuztuan bizi izan du garairik onena. Uztailean okupazioa xekoa izan da, eguraldiak ez du asko lagundu uztailean, baina abuztuan gora egin dute datuek, zenbait unetan 0era iritsi delarik establezimendu askotan. Abuztuko azken egunean pixkat behera egin du okupazioak, urteetako ohiturari jarraiki. Izugarria izan da zenbat jende ibili den, bai turista bezala baita antolatzen diren ekitaldi desberdinetan ere, parte hartze masiboa egon da ere” dio Olascoagak.

Tren Berdea eta Guadalupeko Gotorlekura bisitak
Tren Berdea Udalak eta Behemendi Elkarteak abian duen eskaintza turistikoetako bat da bai hondarribiarrentzat bai bisitarientzat. Ekainaren 21ean abian jarri zenetik, 1.080 pertsona igo dira Guadalupera larunbata eta astelehenetan. Azken egun honetan gorakada nabaritu da.

Arma Plazatik antolatzen diren Guadalupeko Gotorlekuko bisita gidatuei dagokienez, pasa den astebururarte 1.300 pertsonek parte hartu dutela esan behar da.

leer más itzuli