Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2014

UDALAK HOBEKUNTZA LANAK EGIN DITU UDAN SATARKA, BITERI ETA BORDARIN

UDALAK HOBEKUNTZA LANAK EGIN DITU UDAN SATARKA, BITERI ETA BORDARIN

Udala zenbait hobekuntza-lan burutu ditu ikastetxe publikotan, zehazki Talaia Satarkan, Talaia Biterin, eta Talaia-Bordarin, aprobetxatuz ez dela udan eskolarik izaten. Guztira 83.862’54 euro dira, Udaleko Hezkuntza Departamentutik koordinatutako obretan.

Talaia Satarkari dagokionez, leihoak aldatu eta konpondu dira, eta kanpoko argindarraren instalazioa berritu egin da.

Talaia Biteriri dagokionez, Udalak gimnasio eta frontoian hobekuntza lanak burutu ditu, hala nola, soinu arazoak konpontzeko isolamendu berria jarri, margoketa lanak burutu dira, argindarraren instalazioa berritu, igeltseritza lanak eta lehioak berritu.  Jangelan larrialdietarako irteera berria ireki da era berean.

Talaia Bordarin, ikastetxeko sarrerako eskaileretan dagoen pareta konpondu da, pilotalekuan argindarraren instalazioa berritu da eta patioko aterpearen zutabeak konpondu dira.

Txomin Sagarzazu Hezkuntza zinegotziak esan du “obra hauek oso garrantzitsuak direla. Ikastetxeek eskatutako hobekuntzak dira, haien lan garrantzitsua hobeto garatzeko. Urte osoan zehar zenbait bilera egin ditugu, eta horietan gai hauek eta honelako beste asko aztertu ditugu. Gure lana, beste batzuen artean, irakaskuntza burutzeko azpiegiturak ahalik eta egoera onenean mantentzea da”.

leer más itzuli