Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014

AL LIBURUTEGIAK ANTOLATUTAKO LITERATUR TAILERRAK HAMAR URTE BETETZEN DITU

AL LIBURUTEGIAK ANTOLATUTAKO LITERATUR TAILERRAK HAMAR URTE BETETZEN DITU


2014 eta 2015. denboraldiko Literatur Tailerra asteartean hasiko da. Udal Liburutegiak antolatuta, Maite Gonzalez Esnal da tailerraren dinamizatzailea. 2006an hasi zenetik hamargarren urtea du ekimenak, eta ordutik hona, 213 izan dira parte hartu duten 450 pertsonek irakurritako liburuak.

Hamargarren edizio honetan Maite Gonzalezek esan duenez, “lehen hiru hilabeteetan Julia Otsuka, Peter Handke, Erri de Lucaren liburuak irakurriko ditugu gazteleraz, eta Iñigo Aranbarri, John Steinbeck edo Georges Perec-enak euskaraz. 2014-2015 ikasturterako nobedade bezala, bi genero berri sartu ditugu aurten, saiakera eta biografia. Erreflexiora eramaten diren obrak irakurriko ditugu, hala nola, genero gisa denboran atzera begiratzeak eskatzen duten biografiak ere”.

Kote Guevara liburuzainak esan duenez, “ahalik eta jende gehiengana iristeko hiru tailer mota eskeintzen dira. Astebarruan bi tailer arratsaldeko 16:00etan gazteleraz astearte eta asteazkenetan, bat euskaraz ostegunean ordu berean, eta hileroko azken larunbata goizetan beste bat goizeko 11:30etik ordu bata arte”.

Izena emateko epea asteartea urriak 7 arte zabalik dago, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, nahiz eta urtean zehar ere aukera ematen den izena emateko. Informazio gehiagorako, 943 111295 telefonora deitu behar da edota liburutegia@hondarribia.org gunean.

leer más itzuli