Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014

UDALBATZAK ONARTU EGIN DITU TAOko ORDENANTZAN ETA TOKIKO EKINTZA PLANEAN ZENBAIT ALDAKETA

UDALBATZAK ONARTU EGIN DITU TAOko ORDENANTZAN ETA TOKIKO EKINTZA PLANEAN ZENBAIT ALDAKETA


Udalbatzak urriko Osoko Bilkuran zenbait aldaketa egiteko proposamena onartu zuen, besteak beste; hala, araututako aparkamendua (TAO) udal zerbitzuaren aldaketa gehiengoz onartu zen, eta baserriko produktuak saltzeko Azokaren funtzionamendua eta 2014ko Tokiko Ekintza Planekoa aho batez.

TAOko ordenantzan aldaketa hauek onartu ziren: Alde Zaharreko aparkamendu muga kendu egin da (aho batez), arau-hauste larrien ondoriozko isunak 24€tik 50€ra igaro dira eta oso larrien kasuan 60€tik 80€ra (alde bozkatu zuten EAJ eta PP taldeek, H1! abstenitu egin zen, eta BILDUk eta PSOEk aurkako botoa), luzatu egin da garabiak arau-haustea gertatu denetik ibilgailua kendu ahal izateko duen denbora tartea, hain zuzen ere 30 minututik 60 minutura (alde EAJ, BILDU, PP eta H1!, eta aurka PSOE), eta azkenik aparkatzeko baimendutako denbora igaroz gero salaketa kentzeko aukera izatea aurreikusi da, isuna ordu bete baino lehenago ordainduz gero (alde bozkatu zuten EAJ, BILDU, PP eta H1! taldeek eta PSOE taldea abstenitu egin zen).

Olatz Ugaldek (BILDU) Foru Kalean TAO abian dagoen ala ez galdetuta, Aitor Kerejeta Alkateak esan zuenez “Udala TAOren inguruko ordenantza berria lantzen ari da, datozen asteetan oposizioko taldeekin batera adostu egingo da urtarrilaren 1etik aurrera abian jartzeko. Bitartean TAO abian dago urte osoan eremu horretan, iaz bezala. Portuko obrek aparkaleku asko kendu arazi dituzte, eta hori konpentsatze aldera, Foru eta Minatera kalean urte osoan zehar TAO guneak izatea erabaki zen iaz”.

“Aurten, Ordenantza Fiskaletan ageri den bezala, 33. txartela saldu dugu 30 eurotan herritarrentzat Foru kalea, Minatera, Ramon Iribarren pasealekuan aparkatzeko eta Bentako parkinean erdi prezioan aparkatzeko. Jende askok txartela hori erosi du eta Foru kalean aparkatzen du. Polemika bat sortu delako ezin dugu orain kalea TAOrik gabe utzi, txartela erosi duenak betebeharrez gain eskubide hori daukalako. Esan bezala, lantzen ari garen ordenantza berrian hau dena arautu eta ongi azaltzea da gure asmoa” gehitu du Kerejetak.

Atez atekoaren inguruan
Gai Zerrendako bosgarren puntuan 2014 Tokiko Ekintza Plana onartu zen: ekintza Planean lau puntu errepikatuta edo eginak zeudenez, puntuak banaka bozkatu ziren. Talde guztiek aldeko botoa eman zuten emagin zerbitzua ezarri behar zela zioen puntua kentzeko, izan ere dagoenik zerbitzu hori badago. Gainerako hiru puntuetan PNV, PSOE, PP eta H1! taldeek puntuak kentzearen alde bozkatu zuten, eta BILDUk aurka.

BILDU taldea zaborrak atez ate biltzeko sistemari buruzko hausnarketa egin behar zela adierazi zuen, eta gainerako taldeek  ezezkoa eman zuten. Aitor Kerejeta Alkateak esan zuen EAJ Hondarribian gobernuan dagoen bitartean ez dela atez ateko zerbitzua egongo”. Iosu Alvarezek eta Jose Miguel Ochotecok PSOE eta PP taldeko ordezkariek, aurkako postura agerian utzi zuten.

leer más itzuli