Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014

HONDARRIBIAK MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA BIZI DU

HONDARRIBIAK MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA BIZI DU


Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea irailean izaten bada ere, aurten, Hondarribiko Udalak, udalerriko eskolekin adostuta, atzeratzea erabaki du, eta ondorioz, Hondarribiko Mugikortasun Iraunkorraren astea gaurtik 12ra izango da. Aste horretarako, bi ikastaro antolatu ditu Udalak udalerriko eskolentzako ikasleentzat. Alde batetik, bizikletaz modu egokian ibiltzeko ikastaroa, eta bestetik, bizikleta mekanika ikastaroa.

Bizikletaz modu egokian ibiltzeko ikastaroan, LH-ko 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute, eta bertan, jadanik bizikletan ibiltzen diren gazteek, errepidetik modu ziurrean  bizikletaz ibiltzeko arauak ikasiko dituzte.
Bestetik, bizikleta mekanikako ikastaroa udalerriko bigarren hezkuntzako ikasleentzat antolatu da, eta ikastaro horretan ikasleek bizikleta mekanikari buruzko oinarriak ikasiko dituzte modu teoriko eta praktikoan.

Ikastaro hauetaz gain, urriaren 12an, igandean, goizeko 11:30ean, San Pedro kaletik Bizikleta martxa antolatuko da. Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatuta daude (parte hartzen dutenek opari txiki bat izango dute).

Azkenik, mugikortasun iraunkorrari buruzko marrazki eta argazki lehiaketa ere antolatu du Udalak. (Adinaren arabera, marrazki edo argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute udalerriko gazteek. Ikus lehiaketaren oinarriak).

MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI BURUZKO LEHIAKETAREN OINARRIAK
 
* 5 urtetik 11 urte bitarteko umeek mugikortasun iraunkorrari buruzko marrazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute.
* 12 urtetik 18 urte bitarteko gazteek, berriz, mugikortasun iraunkorrari buruzko argazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute.
* Marrazkien eta argazkien gaia mugikortasun iraunkorra izango da.
* Marrazkiak, urriak 6tik 12ra, Hondarribiko Udal eko BAZ-en aurkeztuko dira. Marrazkiarekin batera, egilearen urteak, izen -abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira. (Marrazkiak A-4 formatuan aurkeztuko dira).
* Argazkiak, urriak 6tik 12ra, formatu digitalean (jpg formatuan), ingurumena@hondarribia.org helbide elektronikora bidaliko dira. Marrazkiarekin batera, egilearen urteak, izen -abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

leer más itzuli