Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014

UDALAK GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEENTZAT 118.481 EURO BIDERATU DITU

UDALAK GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEENTZAT 118.481 EURO BIDERATU DITU


17 erakundek jasoko dute hondarribiarren laguntza, Ertamerika, Afrika eta Asian nagusiki
 
Ezagutzen dira jadanik Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak. Denetara 17 izango dira hondarribiarren laguntza jasoko duten elkarteak, Afrika eta Ertamerikan nagusiki, eta beste bat Asian, bere proiektuen garapenekin jarrai dezaten.

Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Hondarribiko Udaletik benetan ezinbestekotzat jotzen dugu laguntza hauek ematea. Lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da haiek laguntzea, munduan laguntza behar duen jende asko dago eta. Oso argi daukagu Udaletik gure herrian beharra duenari laguntzeko gaudela, helburu horrekin lan egiten dugu Gizarte Zerbitzuen departamentutik. Halere horrek ez du esan nahi alde batera utzi behar ditugunik gure laguntza behar duten herrialdeak. Aurten hondarribiarren laguntza honako herrialdeetara helduko da: Peru, Bolivia, El Salvador, Guatemala, Nicaragua, Kuba, Etiopia, Rwanda, Burkina Faso eta India izango dira.

“Lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke urtero bezala bolondresek egiten duten lana goraipatzeko. Beraiek gabe ezingo litzateke ezer egin, ez beharra duten herrialdeetan eta ezta hemen ere, etengabe mugitzen dira eta”.

Erakunde guztien zerrenda honako dokumentuan ikus dezakezu:

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli