Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014

MINTZALAGUNAN IZENA EMATEKO EPEA URRIAK 17 ARTE ZABALIK

MINTZALAGUNAN IZENA EMATEKO EPEA URRIAK 17 ARTE ZABALIK


Hondarribiko Udalak Udal euskaltegiaren laguntzaz MINTZALAGUNA antolatu du. Mintzalagunean, astean ordubetez euskaraz hizketan aritzeko bospasei laguneko taldeak osatzen dira. Taldetxo hauetan euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzen dira. Beraz, biak animatu nahi ditugu izena ematera: lagun euskaldunak eta mintzapraktika behar dutenak.

Horixe da Mintzalagunaren magia: ahalegin txiki eta atseginarekin euskara biderkatzen da!
Informazioa eta izenematea: www.blogak.com/mintzalaguna_hondarribia
mintzalaguna@hondarribia.org
Tel: 943 111 224 // 688 865 398    (9:30-11:30)
Hondarribiko Udala, Euskara Zerbitzua
Pampinot 12-14  (9:30-11:30)

leer más itzuli