Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-11-2014

MENDELU AUZOKO ARGIAK BERRITZEA ETA KIROL GUNEA ETA HAUR JOKOEN EREMUA BERRIRITARTZEA

MENDELU AUZOKO ARGIAK BERRITZEA ETA KIROL GUNEA ETA HAUR JOKOEN EREMUA BERRIRITARTZEA


Udalak Gibeleta eta Mendelu Berrako argiztapena hobetu eta Mendelu Berrako parkearen eta haur jokoen eremua berriritartu nahi du. Obra azaroaren 3an hasiko da, aurrekontua 413.000 eurokoa da, eta burutzeko epea hamahiru astekoa; ondorioz, otsailerako auzoan argiztapen berria izango da eta kirol gunea berriritartuta egongo da.

“Bi proiektuak batera egingo dira”, esan du Aitor Kerejeta Alkateak.  “Alde batetik Gibeleta eta Mendelu Berra auzoetako argiztapen publikoa eta aurrezpen energetikoa burutuko ditugu, 203/11 RESOT proiektuaren barruan (proiektua Europar Batasuneko POTECFA Europar Programak finantzatua da, zati batean). Hondarribiko gainerako auzoetan aplikatu den irizpidea erabiliko da, hau da, dauden argien ordez LED argiak jarriko dira (kontsumo txikikoak) eta horrez gain zenbait hobekuntza egingo dira, izan ere gune batzuetan beharrezkoa zen luminariak jartzea, auzoak duen fisonomia kontuan hartuta.

Bestetik aldi berean, Mendelu Berrako parkea eta haur jokoak berriritartuko dira.  “Kirol Guneak aldaketa behar du: kirola egiteko altzariak kendu eta berriak jarriko dira, zoladura aldatuko da, eta perimetroan itxitura berria jarriko da. Gainera, haur jokoen gunea aldatu egingo da tokiz leku egokiago batera, izan ere orain artekoa itzalpean zegoen eta hezetasuna sortzen zen. Haur jokoak ordezkatu eta berrituko dira, Hondarribiko gainerako haur jokoen irizpideari jarraituz" Esan du Alkateak.  

Azkenik, belar berria landatuko da, eta zuhaitzak, eserlekuak eta paperontziak jarriko dira, eremua hobetzeko. 

Obrak Campezo Obras y Servicios, S.A enpresak egingo ditu, 341.707,06-€tan gehi BEZari dagozkion 71.758,48-€tan, eta 13 astetan burutzekoak dira. 

leer más itzuli