Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-11-2014

NEGUKO JARDUNALDIETAN EUSKARARAREKIN LOTURIKO EKITALDI UGARI DATOZEN ASTEOTAN

NEGUKO JARDUNALDIETAN EUSKARARAREKIN LOTURIKO EKITALDI UGARI DATOZEN ASTEOTAN


Beste urte batez, Neguko Jardunaldiak antolatu dira Hondarribian Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik.  Aurkezpena gaur egin da Udaletxean, eta han izan da Txomin Sagarzazu, Euskarako zinegotzia.

“Helburu nagusia hondarribiarrek aisialdian euskara erabiltzea da. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren urteko planaren barnean kokatzen dira Neguko Jardunaldiak eta datorren asteazkenetik hasita, hainbat ekitaldi izango ditugu Hondarribian. Hartzaile bezala, haurrak, haur eta gazte, helduak, euskaraz egiteko jarioa dutenak, euskaraz ikasten ari direnak… hau da, hartzaileak era askotakoak dira” dio Sagarzazuk.

14 jarduera desberdin daude, eta azpimarratzekoak direnak: mintzodromoa abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. Aurten Hondarribia, Irun, Iparralde eta Bortzirietako hiztunekin egin nahi da, Irunen. Hortaz gain, helduentzat eta haurrentzat euskarazko antzerkiak azaroak 14 eta 29an, bertso afaria azaroaren 29an Itsas Lur Elkarteari esker (Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiorekin), Kalean Kantuz eta herri bazkaria azaroak 23an Klink Elkarteari esker, Txiste Grafikoen Lehiaketaren 23. edizioaren sari banaketa, Bordari Satarka Literatura Lehiaketako 31. edizioaren sari banaketa edoeta Euskal Liburu eta Diska Azokaren 20. edizioa izango dugula aurten, Arrantzale Auzoan eta abenduaren 10etik 14ra.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli