Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-11-2014

50 EKITALDI DESBERDIN HONDARRIBIAN AZAROAN

50 EKITALDI DESBERDIN HONDARRIBIAN AZAROAN


Hasi da beste hilabete bat, azaroa hain zuzen, eta jarduera sorta zabal bat prest dago. Izaera desberdineko 50 jarduera, batzuk Udalak antolatuak, besteak hiriko elkarte desberdinek mugitutakoak: monologoak, opera, hitzaldiak, kontzertuak edo omenaldiak, hala nola Javier Busto edota Ama Guadalupekoako arraunlariei eskainiko zaizkienak.

Txomin Sagarzazu Kulturako zinegotziak dioenez “Udaletik diziplina desberdinak batzen saiatzen gara, denetatik izan dezagun eta adin desberdinetako pertsonentzat zuzendua, haurretatik hasi, gazte eta ez hain gazte direnentzat. Ezin banaka aztertzen hasi ekitaldiak, baina aipatu daitezke adibidez Javier Busto konpositore hondarribiarrari egingo zaion omenaldia azaroaren 16an, edota aste bete beranduago Ama Guadalupekoako arraunlariei egingo zaien herri omenaldia, Enrique San Franciscoren monologoa edota ‘Hondarribia Craft’ ekimenaren barnean dauden hitzaldi eta tailerrak”.

‘Gogoratu behar dira ere Santa Zeziliako kontzertua, Psilocybeneako hiru kontzertuak, Neguko Jardunaldietako ekitaldiak, edota ‘Filmazpit’ bueltatzen dela, euskaraz azpititulatutako filmeak, duela bi urte izan genuena eta jende gehiagorengana helduko garelakoan. Kirol ikuspuntutik, Beñat Elzo zenaren omenezko lasterketa dugu, edota ‘Town of Runners’ dokumentala, Bekoji herriari buruzkoa, atletismoan mundu mailako txapeldun ugari izan dituen Etiopiako herri batean zentratua” dio Sagarzazuk.

Azaroko ekitaldien zerrenda osoa ikusi nahi baduzu begiratu hemen:

leer más itzuli