Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-11-2014

TASA ETA ZERGAK EZ DIRA IGOKO ETA JARDUERA EKONOMIKOA SUSTATZEKO NEURRIEKIN JARRAITUKO DA 2015EAN

TASA ETA ZERGAK EZ DIRA IGOKO ETA JARDUERA EKONOMIKOA SUSTATZEKO NEURRIEKIN JARRAITUKO DA 2015EAN


“Hondarribiko Udal Gobernuak ez du Osoko Bilkuran Ordenantza Fiskaletarako inolako aldaketarik proposatuko datorren ekitaldiari begira, eta horrek esan nahi du 2015 urterako udal tasa eta zergak bere horretan geratuko direla. Horrez gain, jarduera ekonomikoa sustatzeko 2012, 2013 eta 2014 urteetarako onartutako zerga alorreko neurriekin jarraituko du” hala eman du aditzera Aitor Kerejeta Alkateak.

Udalak eutsi egingo die familia ugarientzako eta higiezinak birgaitzeko onurei, baita igogailuen instalazioa sustatzeko, arkitektura oztopoak kentzeko eta ekonomia sustatzeko zerga alorreko onurei ere. “Udalak hiru urte daramatza berak kudeatutako zergetan bigun jokatzen, eta azken Bilkuran Udal Gobernuak Ordenantza Fiskaletan zerga eta tasei aldaketarik ez egitea proposatu zen” dio Kerejetak.

2015erako, ekonomia sustatzeari begira, udal zerga hauek bere horretan geratuko dira, aldaketarik gabe, besteak beste:
 
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ)
Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga
Trakzio Mekanikoa duten Ibilgailuen gaineko Zerga
Establezimendu berriak irekitzeko Baimena
Hileta zerbitzuetarako tasa
TAO zerbitzuaren prezioa
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.
 
Jarduera ekonomikoa sustatzea
“Zentzu horretan” jarraitzen du Kerejeta Alkateak, “Udal arkak egoera onean daudenez eta Udalaren kudeaketa-politika zuhurtasuna izan denez, krisiak jotako azken urte hauetan Udalak zerga alorreko zenbait neurri sustatu ahal izan ditu jarduera ekonomikoa indartzeko, eta neurri horiek 2015 urtean ere jarraituko dute. 
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga edo IBIan, jarduera ekonomikoa duten higiezinak P jaitsiko dira, hiru seme-alaba dituzten familiei P jaitsiko zaie eta lau dituztenean u. Ordainketa zatitu daiteke, ordainketa kontu korrontean helbideratuz gero.
Ibilgailuetan ere
Peko onura ibilgailu historikoentzat, gutxieneko antzinatasuna 25 urtekoa
ueko onura ibilgailu hibrido-elektrikoetarako
”ko onura ibilgailu motor elektrikoetarako
Eraikuntzako zerga
•eko onura izendapen berezia duten eraikuntzetan edo erabilera publikoa duten eraikuntzetan.

Tasa orokorra:
%4, baina %2 fatxadak birgaitzeko.
            %1 Hirigune Historikoko eraikinak birgaitu edo berritzeko.
            %1 Portua birgaitu edo berritzeko.
            %2 EITen ondoriozko obretarako
            %2 Igogailuetarako
            %2 arkitektura oztopoak kentzeko

%2 merkataritza, enpresa, lanbide edo ostalaritza jardueretarako lokalak egokitzeko.

leer más itzuli