Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2014

UDALA AUZO BIDEAK EGOKITZEN ARI DA ZIMIZARGA, AKARTEGI ETA AMUTEN, GUZTIRA IA KILOMETRO BETE

UDALA AUZO BIDEAK EGOKITZEN ARI DA ZIMIZARGA, AKARTEGI ETA AMUTEN, GUZTIRA IA KILOMETRO BETE


Hondarribiko Udala azken hiru asteetan zenbait auzo bide zolatu eta konpontzen ari da. Udaleko Nekazaritza Departamentuaren proiektu baten zati bat da, eta azaroaren erdi aldetik 950 metro lineal zolatzen ari dira Akartegi, Zimizarga eta Amuten; horiei, urtarrilean eta otsailean moldatutako beste kilometro eta erdia gehitu behar zaie.

Juan Luis ‘Kalixa’ Silanes Nekazaritza zinegotziak zera esan du: “2014 urtean udalean oso ahalegin berezia egin dugu, izan ere oraintxe 100.000 euro inbertitzen ari gara gero eta gehiago erabiltzen diren auzo hauetan, eta urte hasieran ere gauza bera egin genuen Jaitzubia eta Akartegi auzoetan (lan hura 2013ko aurrekontuaren kontura egin zen)”.

“Udalean argi ikusten dugu eremu horiek egokitu egin behar direla”, esan du Silanesek, “eta horrez gain bizilagunek eta erabiltzaileek berek konpontzeko iradokizunak egiten dizkigute. Hori dela-eta, aurten eremu hauetan ari gara: Zimizargan Mikeleneatik Txomineneara doan bidea (600 metro), Amuteko zubian Maidanearainokoa (50 metro), eta Botika baserriaren parea; azken honetan abiadura moteltzeko zerrendak jarriko dira 300 metrotan zehar, eta zola aldatuko da helburu berdinarekin”..

“2015 urteari begira, nekazaritza bideetan mantentze eta prestakuntza lanak egiten jarraitu nahi dugu.  2011 urtetik Udalak 500.000 euro inbertitu ditu helburu horrekin", amaitu du esanez Silanesek.

leer más itzuli