Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2014

HONDARRIBIA CRAFT’-EN EGIN DIREN LANEN ERAKUSKETA ETA BOTAZIOA

HONDARRIBIA CRAFT’-EN EGIN DIREN LANEN ERAKUSKETA ETA BOTAZIOA


Azken asteotan ‘Hondarribia Craft’ burutu da gure herrian. Hondarribia Abian planean txertatuta dagoen ekimen honen oinarria artisau eta diseinatzaileentzat hausnarketa eremu bat sortzea da, eta aldi berean elkarlan esparru bat eratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso du.

“Bertan egin diren lanak ikusgai daude gaurtik aurrera ARMA PLAZAko eraikinean” dio Lupe Olascoagak, Merkataritzako zinegotziak. “Denen artean aukeratu gustokoena hautatzeko aukera dago, bakoitzaren erizpidearen arabera, bai ARMA PLAZA bertan botua emanez, baita www.hondarribia.org web gunearen bidez ere asteartetik aurrera”. Epea abenduaren 17an bukatuko da eta hurrengo egunean,18an, amaiera ekitaldia egingo da Udaletxeko Areto Nagusian.

Egindako lanen informazio gehiagorako, begiratu hemen:

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli