Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015

ALDE ZAHARRA ETA PORTUKO BIZILAGUN ETA ADMINISTRATZAILEEKIN BILERAK TERMITEN INGURUAN

ALDE ZAHARRA ETA PORTUKO BIZILAGUN ETA ADMINISTRATZAILEEKIN BILERAK TERMITEN INGURUAN


Datorren astelehena, urtarrilaren 12an, Udalak bi bilera mantenduko ditu Kultur Etxean Alde Zaharra eta Portuko bizilagunekin, 2013ko urrian eta azaroan termitak akabatzeko abian jarritako Planaren inguruan, eta orain eman beharreko urratsak azaltzeko.

Helburu nagusia gune edo etxebizitza zaharrenetan termitak akabatzea da, Hondarribiko beste eremuetara ez zabaltzeko. Udalak Tecnalia enpresaren zerbitzuak kontratatu zituen eta soilik egurrezko egitura edota egitura mistoa duten eraikinak aztertu ziren. Hormigoizko egitura duten etxeetara ez da heltzen termita.

2014. urtean zehar termiten ikusketa haien ondorioa den ikerketa idatzi egin da eta orain desagerketa plana diseinatzea planteatzen da.

Bilerak, Tecnaliak ikuskatutako eraikinen jabe eta administratzaileei zuzendutakoak, astelehenean izango dira Kultur Etxean, arratsaldeko 19.00etan lehena eta 19:45ean bigarrena. Aretoak 100 lagunentzako gaitasuna dauka, eta horregatik bi bilera desberdin deitu dira.

leer más itzuli