Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015

MENINA ETA SANTA MARIA MADALENAREN ‘ZURI BELTZ’ LANA IZAN DA BOZKATUENA ‘HONDARRIBIA CRAFT’-EN

MENINA ETA SANTA MARIA MADALENAREN ‘ZURI BELTZ’ LANA IZAN DA BOZKATUENA ‘HONDARRIBIA CRAFT’-EN


‘Zuri beltz’ Menina eta Santa Maria Madalena tailerrek eginiko lana izan da pasa den astean amaitu zen Hondarribia Craft ekimeneko irabazlea. Sari banaketa Udaletxeko Areto Nagusian egin zen eta bertan egon ziren parte hartu duten artisau eta diseinatzaileak, baita antolatzaileak ere, Lupe Olascoaga Merkataritzako zinegotzia barne.

Gogoratu behar da urria eta azaroan burutu dela ‘Hondarribia Craft’ gure herrian. Hondarribia Abian planean txertatuta dagoen ekimen honen oinarria artisau eta diseinatzaileentzat hausnarketa eremu bat sortzea izan da, eta aldi berean elkarlan esparru bat eratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Lanak burutu ostean, ARMA PLAZAn eta Udaleko web orrian jarri ziren botaketa publikoak egiteko eta denen artean irabazlea ‘Zuri beltz’ lana izan zen. Ia 250 pertsonek hartu dute parte botaketan.

Lupe Olascoaga Merkataritzako zinegotziak esan duenez, “lan guztiek kalitate handia dute. Udaletik pozik gaude lehen ekimen honek izan duen partehartze eta inplikazio mailarekin, eta hasiak gara prestatzen bigarren ekitaldi bat. Artisau eta diseinatzaileak elkarrekin lanean jarri ditugu, eta hurrengo urratsa, komertzioa ere batzea izan daiteke”.

leer más itzuli