Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015

UDALBATZAK ONARTU DU ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEKO ALOKABIDEREKIN

UDALBATZAK ONARTU DU ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEKO ALOKABIDEREKIN


Hiru ordu baino gehiago iraun zuen Udal batzak onartu egin zuen behin betikoz Alokabiderekin sinaturiko lankidetza hitzarmena, Hondarribian  hutsik dauden etxebizitza hutsak merkaturatzeko; 650 euro arteko diru-laguntza izango da, programan parte hartzen duten etxebizitzetako jabeentzat beste pizgarriez gain. Era berean, lankidetzarako akordioa onartu zen Miramongo  Teknologia Parkea Zubieta-Urdanibia lurraldeetara balizko zabaltzeari buruz. Azkenik Mourlane Mitxelena Kalearen izena aldatzea onartu zen, ordu eta erdiko eztabaida eta gero Nestor Basterretxea izena jartzea onartu zen.

Alderdi guztiek ahobetez onartu zituzten Alokabiderekin egindako hitzarmena eta Teknologia Parkearen balizko zabaltzea Miramon eta Irungo Udalaren ondoan; eta Nestor Basterretxearen kalearen izen aldaketak eztabaida garratza sortu zuen, PP eta PSOE alderdiak aurka agertu zirelarik erabilitako prozeduragatik. EAJ, BILDU eta H1! alderdiek aldeko botoa eman zuten.

Etxebizitza hutsak alokatzeko programa
“Alokabiderekin batera etxebizitza hutsak alokatzeko proiektua abian jartzeko hurrengo urratsa  Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratzea izango da” dio Aitor Kerejeta Alkateak. “Une horretatik aurrera, BAZen irekiko dira zerrendak interesatuek izena eman dezaten etxebizitzen zerrendan, eta etxebizitzen jabeek izena eman dezaten programan parte hartzeko.

Udalak bat egin du BIZIGUNE programarekin, Hondarribian beharrizan egoeran dauden pertsonen esku etxebizitza hutsak jartzeko (baldintzetako bat 21.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea da). Ekimen honetan badago beste laguntza bat, 2.000 euro bitartekoa, jabeek etxebizitzetan obra txikiak egin ditzaten Eusko Jaurlaritzaren esku jarri baino lehen. Gainera, parte hartzen duten etxebizitzek Ondasun Higiezinen Zergan P-eko hobaria izango dute. BIZIGUNE programak ordain ekonomiko bat emango dio etxebizitzaren titularrari; hartarako, bere bizitza programa horretarako lagako du, alokairu kontratua sinatuz. Kanona hau izango da: merkatuko bataz besteko prezioa kontuan hartuta, errentaren e, gehienez 450 euro. Horri Udalak beste 200 euro gehituko dizkio.

Plenoko azken puntuetan, BILDU taldeak aurkeztutako bi mozio onartu ziren ahobetez (liburu maileguengatik liburutegi publikoek ordaindu beharreko kanonari buruz, eta Amuteko biribilgunearen proiektuari buruz), eta EAJ-k Hassana Aalia saharar aktibistari asilo politikoa emateko laguntzari buruz.

leer más itzuli