Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015

UDALAREN EUSKARAREN INGURUKO AURREKONTUA 650.031 EUROKOA DA

UDALAREN EUSKARAREN INGURUKO AURREKONTUA 650.031 EUROKOA DA


Gaur hasi da Hondarribiko Udala departamentuka aurkezten 2015eko aurrekontua; lehen txanda Euskara Departamentuarena izan da.

Euskara departamentuaren aurrekontua 650.031 eurokoa da. Txomin Sagarzazu Euskara zinegotziak esan duenez, “berez sail bakarra da baina Euskara eta Euskaltegia bereizten dira. Aurreko urteari begira %4’5eko igoera dugu”.

Helburu nagusienak honakoak dira: Euskara sustatzeko 2015eko ekintza-plana betetzea, Udal Erabilera Planeko 2015eko ekintza-plana betetzea, Euskaltegiaren bidez euskalduntzea eta alfabetatzea indartzen jarraitzea eta Mintzalaguna programa sendotzen jarraitzea.

Euskarari dagokionez, aurrekontua 218.939 eurokoa da, partida nagusienak pertsonala, gastu arrunta eta diru-laguntzetara zuzentzen delarik. Euskaltegiarena aldiz, 431.092 eurokoa da.

Aurrekontuen xehetasun gehiago izan nahi baduzu, informazio osoa www.hondarribia.org gunean dago, ‘2015ko Udal Aurrekontuak’ izeneko atalean.

leer más itzuli