Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015

‘MOZORROEN DANTZA’ IZANGO DA INAUTERIETAKO IRUDIA

‘MOZORROEN DANTZA’ IZANGO DA INAUTERIETAKO IRUDIA


Beñat Lekuona eta Telmo Flores hondarribiarrak dira aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazleak. ‘Mozorroen dantza’ izena du bere lanak, eta 1924. urtean Paradorean egindako bazkari bat du oinarri bezala, urte hartan egindako Puntaleko zabalgunearen obren inaugurazioa ospatzeko. Denetara 19 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak, iazko kopurua baina pixkat gutxiago.

Epaimahaia honakook osatu dute: Javier Sagarzazu, Santi Noain, Idoia Seijo, Lupe Olascoaga, Txomin Sagarzazu eta Goio Uriarte (Kultura teknikaria eta epaimahaiaren idazkaria).

leer más itzuli