Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015

INOIZ BAINO BISITARI GEHIAGO 2014 URTEAN HONDARRIBIAN

INOIZ BAINO BISITARI GEHIAGO 2014 URTEAN HONDARRIBIAN


Turisten % 38 uztaila eta abuztuan etorri da, % 27 apiriletik ekainera eta % 20 iraila eta urrian.

ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Zentroak 60.321 bisitari izan ditu 2014 urtean, kopuru errekorra. Data oparoenak uztaila eta abuztua izaten dira, izan ere Hondarribia bisitatzen duten turisten ia @ orduan etorri dira. Aurreko urteetako jokaerari jarraituz, iraila eta urria ere bikainak izan dira, urtean zehar bisitatzen duten turisten bi hilabete horietan etorri baitira.

ARMA PLAZAra iaz hurbildu diren turisten a,69 turista nazionalak dira, #,60 frantsesak, eta ,71 gainerako herrialdeetakoak.

Lupe Olascoaga Hondarribiko Udaleko Turismo Zinegotziak adierazi du datuak “bikainak direla. Oso urte turistiko ona izan da, Gipuzkoak eta Euskadik ematen dituzten datuen araberakoa. ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Zentroak urte osoan zehar egiten du lan, geratu gabe. Datuen arabera Hondarribira 2014an etorri diren turisten artean 8,4 uztail eta abuztuan egin dute (23.165 pertsona), horiek baitira hilabete oparoenak. Baina sasoietako gorabeherak aldatzen ari dira, eta badira oso sendoak diren beste data batzuk, beti ere meteorologiaren baitakoak”.

Turistak urte osoan zehar
Adibidez, apiriletik uztailera turisten ',7 iritsi dira (2014 urtean 16.755 turista) eta iraila eta urria hilabete oparoak izan dira, izan ere ARMA PLAZAtik 12.305 turista pasatu dira, 2014 urteko kopuru osotik ,39. Azken bi epeak azaroa-abendua ( 4.427 turista ,%7,3), eta urtarriletik martxora bitartekoa dira (3.371 turista, %6,18).
Olascoagak zera gaineratu du: “daukagun eskaintza osatuaz gain, oso garrantzitsua izan da ARMA PLAZAk duen ordutegia, ez baitu eguerdietan ixten, eta arreta osoa eskaintzen baitie turistei. Adibidez, udan 9:30etik 19:30era irekita egoten da jarraian, eta horrek bidea ematen digu, besteak beste gureen aldean ohitura eta ordutegi ezberdinak dituzten turistei arreta eskaintzeko”.

leer más itzuli