Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015

UDALAK ETA ALOKABIDEK HILERO 650 EURO ARTE JARRIKO DUTE ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEK

UDALAK ETA ALOKABIDEK HILERO 650 EURO ARTE JARRIKO DUTE ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEK


Hondarribia Euskal Herriko lehen hiria da BIZIGUNE programan laguntza ekonomikoa gehituz parte hartzen duena.

Hondarribiko Udalak eta Alokabidek (Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, babestutako alokairua kudeatzen duena) hitzarmen bat sinatuko dute, bi erakundeen artean Hondarribian hutsak dauden etxebizitzak mugiarazteko eta alokatu daitezen. BIZIGUNE programaren bidez, 650 euroko kopururarteko laguntzak jasoko dituzte proiektuan parte hartzen duten etxebizitzek. Aurkezpenean Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkatea eta Irune Berasaluze Alokabideko zuzendaria izan dira.

“Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, Alokabideren bidez, akordio bat sinatu dugu Hondarribiko Etxebizitza hutsetan nahi duten hondarribiarrak bizi daitezen; horretarako baldintza batzuk bete beharko ditu errentariak” esan du Aitor Kerejeta Alkateak. “Udalak bat egin du BIZIGUNE programarekin, udalerri bakoitzean beharrizan egoeran dauden pertsonen esku etxebizitza hutsak jartzeko (baldintzetako bat 21.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea da). Ekimen honetan badago beste laguntza bat, 2.000 euro bitartekoa, jabeek etxebizitzetan obra txikiak egin ditzaten Eusko Jaurlaritzaren esku jarri baino lehen. Gainera, parte hartzen duten etxebizitzek Ondasun Higiezinen Zergan P-eko hobaria izango dute”.

Udalak azken urteotan Muliaten 195 etxebizitza babestu sustatu ditu, horietatik 25 alokairu sozialekoak, eta aurten beste 65 zozketatu eta eraikitzen hasiko gara, horietatik 33 alokairukoak, Orain, Udalak 200 jarriko ditu alokairu programa honetan sartzen den etxebizitzako eta hileko. Aurretik, bi erregistro sortuko dira: batetik eskaeragileen erregistro bat, eta bestetik programan izena eman nahi duten jabeen beste bat, jakinik programak segurtasun handia eskaintzen duela Eusko Jaurlaritza atzean dagoen aldetik. Izena BAZ zerbitzuan eman beharko da, behin Osoko Bilkurak onartu eta gero”, jarraitu du esanez Kerejetak.

BIZIGUNE programak ordain ekonomiko bat emango dio etxebizitzaren titularrari; hartarako, bere bizitza programa horretarako lagako du, alokairu kontratua sinatuz. Kanona hau izango da: merkatuko bataz besteko prezioa kontuan hartuta, errentaren e, gehienez 450 euro. Horri Udalak beste 200 euro gehituko dizkio. Alokabidek izango du prezioa finkatzeko eta prozesu osoa kudeatzeko ardura. Udalak, BAZ zerbitzuaren bidez, interesatuei eskabide inprimakiak banatuko dizkie eta Alokabidera eramango ditu; hala, eskaeragileei nahiz jabeei kudeaketa lanak erraztuko zaizkie.

Irune Berasaluzeren hitzetan “Hondarribia da BIZIGUNE programan bigarren laguntza ekonomiko bat aportatzen duen lehen herria. Egun 479 pertsona daude Hondarribian alokairuko bizitza bat eskatu dutenak Etxebiden, horietatik P erroldatuak. Eusko Jaurlaritzatik argi daukagu etxebizitzarako bideratutako baliabideak alokairua sustatuz egin behar dugula. Hori da etorkizuna”.

leer más itzuli