Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015

HIRU ASTEZ MINASOROETA KALEAN KARRIL BAT ITXITA

HIRU ASTEZ MINASOROETA KALEAN KARRIL BAT ITXITA


Datorren astelehena martxoaren 9tik hilabetearen amaierarte, Minasoroeta kaleko obra dela eta, Santa Engraziatik Alamedara doan karrila itxi egingo da, hain zuzen etxebizitzen aurrean dagoena. Lurpeko azpiegiturak sartu behar dira eta nahitaezkoa da makinak errepidean egotea.

Harresilanda kaleko komertzioetara heltzeko, nahitaezkoa izango da San Juan de Dioseko biribilgunetik joatea. Irteteko eskubira joan eta handik Santa Engrazia aldera egin beharko da.

Alamedara sartzeko, San Juan de Diosetik etorrita ezkerrera egin beharko da.

leer más itzuli