Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015

ZUHAITZ EGUNA APIRILAREN 18AN IZANGO DA AURTEN SAN TELMO INGURUAN

ZUHAITZ EGUNA APIRILAREN 18AN IZANGO DA AURTEN SAN TELMO INGURUAN


2015ko Zuhaitz Eguna apirilaren 18an ospatuko da Hondarribian. Aurten XX. edizioa izango du ekitaldi berezi honek jarraian, eta 1996an sortu zenetik 3000 baino gehiago izan dira Jaizkibel eta Guadalupe inguruetan landatu diren zuhaitzak; aurten, ametzak landatuko dira.

“Aurten San Telmo inguruan egingo dugu, Higer Itsasargitik ez oso urrun” dio Kalixa Silanes Nekazaritza, Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotziak. “Udaletxeko Nekazaritza departamentuak antolatuta, aurten 127 izango dira landatuko diren ametzak, iazko zifrak hobetuaz, orduan 110 izan baitziren, azken urteotako zifrarik txikienetakoa. Bitxikeri bezala, esatea horietatik 67 mutilak direla eta 60 neskak. Mutilen artean izenik ohikoenak Aimar, Julen eta Telmo dira, eta nesken artean, berriz, Nora, Irati eta Elene”.

“Ekitaldia goizeko 11.00tan hasiko da” dio Nekazaritzako zinegotziak. “Ordu horretan daude deituak 2014. urtean jaiotako haurrak eta bere guraso, anai-arreba eta senideak. Ordu bete beranduago, 2008. urtean jaiotako haurren ordua izango da, aurten 7 urte betetzeagatik makila bana oparituko zaie eta”.

Aldaketak zuhaitzen kokapenean
Aurten ekitaldiak desberdintasunak izango ditu. “Nahitaez Europar Batasunetik datorkigun lege bat bete egin behar dugu, 2013. urtean onartutako 357/2013 Dekretua hain zuzen ere, Jaizkibel (ES2120017) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena. Hortaz gain, eremu horien kontserbazio-neurriak onartzen ditu” dio Silanesek.

Arau honen helburua, aurretik aipatutako Kontserbazio Bereziko Eremuetan Europar Batasunaren intereseko habitat naturalak eta basoko fauna eta flora espezieen habitatak  kontserbazio egoera onean mantentzea eta berreskuratzea da.

“Ondorioz, Jaizkibel mendian lerroan gauzatutako baso landaketak debekatzen dira, baso-berritzeen paisaia-integrazioa hobetzeko eta paisaiaren naturaltasuna berreskuratzeko asmoz. Jaiotako haurren izenean baso txiki bat landatuko da, aurretik aipatu moduan, basogintza iraunkorraren irizpideak jarraituz. Zuhaitz bakoitzak bere kartela izan ordez, bakarra jarriko da landatutako basoa identifikatzeko asmoz” dio Silanesek. “Europar Batasunetik hala inposatzen zaigu eta Foru Aldundiarekin mantendutako elkarrizketetan hala egitea erabaki dugu”.

leer más itzuli