Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015

KANPANDORREKO BI KANPAIAK JAITSI ETA PALENTZIA BIDEAN DAUDE

KANPANDORREKO BI KANPAIAK JAITSI ETA PALENTZIA BIDEAN DAUDE


Gaur goizean ia bi ordutan Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Elizako bi kanpaia jaitsi eta garraiatu egin dira bere konponketari ekiteko, Palentziako Saldaña herrian. Kale Nagusira daramaten bi kanpaia handi dira, lehena 2.027 kilokoa eta 147’5 zentimetroko diametroduna, eta bigarrena 1.400 kilo eta 135 zentimetrokoa.

Aurrekontua 34.000 eurokoa da, eta horren barne, kanpai-etxea ‘buvinga’ egurrezko batengatik aldatuko da, Afrika Erdialdeko Gabon herrialdeko egurra hain zuzen. Kanpaia garbitu egingo da ere eta bandeo elektronikoan hobekuntzak egingo dira baita ezkila-mihian ere.

ARMA PLAZA Fundaziotik gogorarazten da kanpaia hauen konponketa 2013ko udan egindako mikro-mezenazgoari esker egiten dela. Orduan egin zen diru-bilketari eta Hondarribiko Udalaren laguntzari esker 1 eta 2 kanpaiak konpondu egin ahal izango dira.

leer más itzuli