Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015

KULTURAKO AURREKONTUA 1,8 MILIOIKOA DA 2015ERAKO

KULTURAKO AURREKONTUA 1,8 MILIOIKOA DA 2015ERAKO


“Kultura Departamentuak 1.800.722 euroko aurrekontua du 2015erako, iazkoa zifraren oso antzekoa”. Hala adierazi du Txomin Sagarzazu Kulturako zinegotziak. “Kultura diogunean, kultur programazioa eta eraikuntzak, Udal Liburutegia, Artxiboa, jaiak eta ARMA PLAZA Fundazioari egiten zaion transferentzia esan nahi da”.

Helburu nagusienak sei dira: Herritarrentzako kultur programazio interesgarria prestatzea, Hiriko  elkarteek kultur jarduerak egin ditzaten laguntzea, Hiriko jai egitarauak antolatzea eta auzo elkarteei laguntza ematea, Zuloaga Etxeko obrak egin eta bitartean liburutegiaren ordezko zerbitzua eskaintzea, Artxibo zerbitzua eskaintzea eta azkenik, Arma Plaza Fundazioari ondarea jorratzeko laguntza ematea” esan du Sagarzazuk.

Kulturako aurrekontu orokorreko partida nagusiak hauek dira, besteak beste: 814.982€ Kulturarako, 299.315€ jaietarako, 332.734€ Liburutegirako, 52.739€ Artxiborako, eta 288.951€ Arma Plaza Fundaziorako.

Aipatzeko modukoak dira adibidez kultur jardueretarako 202.520 euro bideratzen direla, udal eraikuntzen mantenurako aldiz 90.175 euro, eta beste 80.960 euro elkarteekin sinatuta dauzkagun hitzarmenetarako, hala nola Musika Banda, Eskifaia Abesbatza, Txistu taldea eta Izugarria konpartsa.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli