Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015

GAZTE KOOPERANTEENTZAT BEKA DEIALDIA

GAZTE KOOPERANTEENTZAT BEKA DEIALDIA


18 eta 35 urteko hondarribiarrei edo bost urtez erroldatutakoei zuzenduta dago.

Hondarribiko Udalak gazte kooperanteei zuzendutako beka deialdia deitu du. Programa honetan Hondarribian jaio direnek edo eskaera egin aurreko bost urteetan bertan erroldatuak direnek hartu ahal izango dute parte, baldin eta 18 eta 35 urte bitarte baldin badituzte eta GGKEren batekin lan harremanik ez badute.

“Oinarri hauen xedea hondarribiar gazteengan sentsibilizazioa piztea da”, dio Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. “Hain zuzen ere garapen bidean dauden herrialdeei garatzen laguntzeko, eta aldi berean gazteengan herrialde eta kultura ezberdinen arteko elkartasun kultura sustatzeko”.

“Hartarako, aukeratutako pertsonek zuzenean parte hartuko dute garapenerako borondatezko lankidetzan ekintza batzuen bidez, GGKE bat dela medio, eta bertatik bertara ezagutuko dute gutxienez hilabete betez ekintza horien garapena” esan du Pelaezek.

“Bekaren kopurua egindako egiazko gastuen proportzioan joango da, eta gehienezko kopurua 1.500 eurokoa izango da” dio Pelaezek.

Eskaera epea martxoaren 23an bukatzen da eta BAZen egin behar da.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli