Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015

3.400 TURISTA BAINA GEHIAGO JASO DITU ARMA PLAZAKO BULEGOAK ASTE SANTUAN

3.400 TURISTA BAINA GEHIAGO JASO DITU ARMA PLAZAKO BULEGOAK ASTE SANTUAN


Jai egunen aurrekoetan turista ugari ikusi dira aurtengoan.

Hondarribia topetaraino egon da Aste Santuan. ARMA PLAZA informazio puntutik jakinarazten zaigunez, 3.407 izan dira Aste Santuan bulegotik pasa diren turistak. Eguraldi onak, Ostiral Santuko prozesioak eta Hondarribiaren erakargarritasunak batuta, azken urteotako Aste Santurik onena izan delarik. Egun sendoenak ostirala, larunbata eta osteguna izan dira, hurrenez-hurren. Igandea eta astelehenean ere jende ugari ikusi da, baita Aste Santuko lehen egunetan ere.

“ARMA PLAZAtik egun hauetan etengabe lan egin da. Goizeko 9.30etik 19.30ak arte ireki da etengabe, eta bertatik kontatzen digutenez, ostegunean, ostiralean eta larunbatean etengabekoa izan zen turisten etorrera” dio Lupe Olascoagak, Turismoko zinegotziak. Ostiralean bulegotik 727 turista pasa ziren, larunbatean 636, ostegunean 522, igandean 480, eta Pazko Astelehenean 303. Pasa den asteko lehen hiru egunetan beste 740 turistek eskatu zuten hiriaren inguruko informazioa”.

Turisten jatorriari dagokionez, gehienbat Euskal Herrikoak, Katalunia, Madril eta Valentziakoak izan dira, eta asteburuan zein Pazko Astelehenean frantziarrak ere asko izan dira. Alde Zaharreko ondarea, Eliza, Portua auzoa eta Jaizkibel mendia dira gehien galdetzen ziren gaiak” dio Olascoagak. Bizpahiru egun pasatzen dituzte turistek, eta egun pasa datorrenak asko ugaritu dira.
Guadalupeko Gotorlekuko eta Alde Zaharreko bisita gidatuak beteta

ARMA PLAZA Fundazioak Alde Zaharretik eta Guadalupeko Gotorlekuan egunero egin dira bisita gidatuak, bete egin direlarik denak. Aurten hondarribiarren presentzia nabaritu da bisita hauetan.

“Iaz bezala, ARMA PLAZA Fundaziotik eta Udalaren laguntzarekin, Hondarribiko turismo liburuxkak inguruko herrietako turismo bulegoetan eta zenbait hotel eta nekazal turismoetan banatu dira” gehitu du Olascoagak. Gipuzkoa osoan  banatu ditugu alde batetik, eta Iparraldean Baiona arte gauza bera. Ia 4000 liburuxka banatu ditugu eta ikusita egun bateko bisitari kopurua handia dela, badirudi asmatu dugula”.

leer más itzuli