Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015

MARTXAN DAUDEN PUNTALA, MINASOROETA ETA MENDELUKO OBRAK ERRITMO ONEAN DOA

MARTXAN DAUDEN PUNTALA, MINASOROETA ETA MENDELUKO OBRAK ERRITMO ONEAN DOA


Une hauetan hiru puntu nagusietan daude berreraikitze obrak martxan Hondarribian. Puntalean, Mendelu Berran eta Minasoroetan.

Juan Mari Altuna Alkateorde eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Puntalean, futbol zelaia belarrekoa izatetik artifizialekoa izatera pasako da. Azken ikutuak falta ditu zelaiak, margotu eta porteriak jartzea kasu. Mendelun, Gibeletako kontsumo baxuko argiak jarrita daude eta une hauetan Mendelu Berrako haur eta kirol parkearen birgaitzea amaitzeko lanekin ari dira. Azkenik, Minasoroetan etxeen altueran dagoen espaloia egokitzen ari dira, eta barneko bidea birgaitzen”.

“Apirila erdirako hiru lanak amaituta egotea aurreikusten da. Puntaleko lanen aurrekontua 94.000 eurokoa da, Mendelukoa 413.000 eurokoa eta Minasoroeta kalekoa, 179.000. Guztira, 686.000 euroko aurrekontuaz ari gara” gehitu du Altunak.

leer más itzuli