Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015

SAN SILBESTRE SOLIDARIOAK 14.849 EURO BILDU ZITUEN TANZANIARAKO

SAN SILBESTRE SOLIDARIOAK 14.849 EURO BILDU ZITUEN TANZANIARAKO


Sport Mundik Behar Bidasoari gaur eman dio taloia Udaletxean.

Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak gaur Behar Bidasoa erakundeari abenduaren 31ko San Silbestre solidarioan bildutako 14.849 euroko taloia eman dio. Ekitaldia Udaletxean burutu da, eta han izan dira Sport Mundiko Manu Amunarriz eta Juanan Garcia, Behar Bidasoako presidente den Agustín Ugart, Txomin Sagarzazu Kiroletako zinegotzia, eta Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT), ordezkariak, lasterketako laguntzaileak.

García eta Amunarrizek esan dutenez “guretzat ohore handia da Behar Bidasoa eta Tanzanian daukan proiektu ederrarekin laguntzea. Inguruko erakunde hurbil eta serio batekin lan egin nahi genuina, eta Behar Bidasoak baldintza guztiak betetzen zituen. Eskerrak eman behar Arrantzaleen Kofradiari, Inmobiliaria Amunarriz, SALTO, Grupo UVESCO, ARGITRANS eta Sardina Gráficari, gureganako duten konfidantza berresten dutelako”.

Ugartek denei eman die eskerrak. “Sport Munditik hasi eta Hondarribiko Udaleraino, BAT-etik pasata eta nola ez, parte hartu zuten kirolari denei, denen artean ikaragarria den laguntza hau lortzeagatik. Tanzaniako etxearen urteroko aurrekontua 24.000 eurokoa da, beraz, erreza da ulertzea zer nolako garrantzia duen 14.849 euro lortzeak”.

Tanzaniako harrera etxea Dar es Salaam hiriburutik oso hurbil dago. Abandonatutako eta gurasorik gabeko haurrak jasotzen dira, batez ere neskak, bere egoera okerragoa delako. Camelot izena du, eta bere bizitza gogorrean formazioa eta laguntza eskaintzen die, erreferentzia etxe bilakatzen delarik beraientzat”.

Txomin Sagarzazu zinegotziak aipatu duenez, “ekitaldi solidario hauen garrantzi handia” goraipatu du. “Ez bakarrik laguntza jasotzen duten herrialdeentzat, baita guretzat ere, laguntzeko moduan gaudenontzat. Gaurko ekitaldian Sport Mundik egindako lan bikaina ziurtatzen dugu, Tanzanian oso erabilgarria izango den laguntza lortzeko. Denak pozik behar dugu gaur bezalako egunekin”.

leer más itzuli