Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015

EGURRAREN ETA KONTSUMO BAXUKO ALDEKO APOSTUA IZANGO DIRA MULIATE II-KO 65 ETXEBIZITZA BABESTUETAN

EGURRAREN ETA KONTSUMO BAXUKO ALDEKO APOSTUA IZANGO DIRA MULIATE II-KO 65 ETXEBIZITZA BABESTUETAN


Egur kontralaminatuko oholen bidezko eraikuntza-sistema aurrefabrikatuarekin gauzatuko diren ia energia-kontsumo gabeko etxebizitzak izango dira Muliate II fasean eraikiko direnak. Hala eman dute aditzera gaur etxebitzen aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak, Hondarribiko Alkate Aitor Kerejetak, Covadonga Solaguren Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordeak eta Marcos Murok, Visesako zuzendari nagusiak

Aitor Kerejeta Alkateak gogoratu du azken urteotako la neta apustuari jarraituz, “Muliate II fasean beste 65 etxebizitza eraikiko dira, 32 salmentakoak eta 33 alokairukoak. Honi batu behar dizkiogu Muliate I-ean egindako 170 salmentakoak eta 25 alokairukoak. Hortaz gain, ez da ahaztu behar abian jarri dugun Bizigune proiektua, hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzekoa, Eusko Jaurlaritza eta Hondarribiko Udalaren artean. Gogoratu nahi nuke Euskal Herriko lehen Udala garela partida ekonomiko bat jartzen duguna Etxebide programan eskaintzen dena osatzeko, hondarribiarren alokairu beharrak asetu asmoz”.

Angel Toña sailburuak esan duenez “Visesak 65 babes ofizialeko etxebizitza sustatuko ditu Hondarribian. 32 salmentako babes ofizialeko etxebizitzaz eta 33 alokairuko babes ofizialeko etxebizitzaz osatuta dago sustapena, Eusko Jaurlaritzak alokairuko etxebizitzen parke publikoaren alde egin duenaren seinale. 33 horietatik 15 Udalari emango zaizkio lurzoruaren truke. Gainerako 18ak alokairu-politikaren bidez etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko xedea duen Eusko Jaurlaritzaren sozietate Alokabidek erosi eta kudeatuko ditu. 33 etxebizitzak Alokabidetik kudeatuko dira”. 

Azalpen teknikoak Nerea Morgadok eman ditu, Visesa-ko departamentu teknikoko zuzendariak. “Bi bloke eraikiko dira, eta erdian plaza bat. Proiektu bereizgarri eta aitzindaria da Erkidegoan, gainerako eraikinen aldean, egur kontralaminatuko oholak erabiliko direlako egitura-elementu gisa hormetan, barnealdetan, fatxadetan, solairu-egituraketan eta estalkietan, hala nola igogailuaren eta eskaileren zuloan, eta energia-kontsumo ia nuluko eraikina izango delako.  Proiektua gauzatzeko, Visesak obra-lizitazioaren baldintza-agirietan ezarritakoaren arabera, modu jasangarrian ekoitzitako egurra erabili beharko da”.

“Etxebizitzak pertsona guztien beharretara egokituko dira; salmentako etxebizitzek 2, 3 eta 4 logela izango dituzte, eta alokairukoek 1, 2 eta 3. 56,86 m2u eta 103,97 m2u (gutxi gorabehera) artekoak izango dira salmentako etxebizitzak, eta 41,33 m2u eta 85,34 m2u (gutxi gorabehera) artekoak alokairukoak. 2 logelako etxebizitzak 129.764,76 euro kostako dira merkeenak; 3 logelakoak, 164.355,01 euro merkeenak; eta 4 logelakoak, 197.749,35 euro merkeenak. (+BEZ). Etxebizitza guztien prezioak barne hartzen ditu garajea, trastelekua eta altzariz eta A motako etxetresna elektrikoz hornitutako sukaldea. Gainera, sustapeneko eraikinen beheko solairuan supermerkatu bat egongo da, bertakoei zerbitzu emateko”. 

Sustapenaren eraikuntza-proiektua hasierako fasean dago. Martxoan lizitatuko da obra-gauzapena eta, aurreikusitakoaren arabera, aurtengo azken hiru-hilekoan hasiko dira lanak. Etxejabeak 2018 lehen seihilekotik aurrera.

leer más itzuli