Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2015

GAUR GOIZEAN IREKI DA BEHIN-BEHINEKO LIBURUTEGIA BITERI KALEAN

GAUR GOIZEAN IREKI DA BEHIN-BEHINEKO LIBURUTEGIA BITERI KALEAN


Azken asteotako egokitze lanen ondoren gaur goizeko 10:00etan ireki da Jostaldi pilotalekuaren ondoan dauden moduloetan behin-behineko liburutegia. Biteri kaleko eraikinaren ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. “Datozen hilabeteetan zerbitzu egokia emateko aukeran egongo gara behin-behineko gunean” esan du Txomin Sagarzazuk, Kultura zinegotziak. “Kale Nagusiko eraikin berritua ireki arte, Biteri kaleko moduluek 680m2ko eremua eskainiko dute, guztiak maila berean, 80 bat irakurketa gunerekin (gazte eta helduentzako eremuak banaturik), eta Zuloaga Etxean eskaintzen zen zerbitzu bera eskainiz. Behin-behineko liburutegiaren aurrekontua 94.320 eurokoa da eta Zuloaga Etxearen proiektuaren aurrekontua 1.431.172 eurokoa. Gogoratu behar da proiektuaren helburua Hondarribiak liburutegi moderno eta kalitate handikoa izatea da, gaur egungo 7.718 bazkideei edo gehiagori zerbitzua emateko adinakoa, behin Zuloaga Etxeko handitze eta egokitzea amaitzen denean.

leer más itzuli