Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2015

UDALAK OSO BALORAZIO ONA EGIN DU HERRI OLINPIADEN GAINEAN

UDALAK OSO BALORAZIO ONA EGIN DU HERRI OLINPIADEN GAINEAN


Behin Herri Olinlpiaden bigarren ekitaldia amaituta, “Udalak oso balorazio ona egiten du”. Hala adierazi du Txomin Sagarzazu Kultur eta Gazteria alorreko zinegotziak. ”Ekitaldi honetako zortzi jardunaldietan ikusi dugu hondarribiar gazte askok hartu dutela parte antolaketa lanetan nahiz kirolean, eta poza hartzen dugu. Gainera deigarria egin zaigu ikustea zenbat ekintza burutu diren eta zein giro transmititu zaien gainerako hiritarrei” esan du Sagarzazuk. “Lankidetzaren ikuspuntutik komunikazio handia izan da parte hartu duten Udaleko departamentuekin, eta datozen ekitaldietarako azken balorazioa eta hobetzeko proposamenak partekatzekotan geratu gara”. “Hainbat bilera egin ditugu antolatzaileekin, eta horietako batean antolaketa lanetarako 10.000 euroko diru-laguntza izenduna ematea adostu genuen, eta hala egin dugu” amaitu du esanez Sagarzazuk.

leer más itzuli