Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2015

UDALA HERRIKO BASERRI ETA LANDALURREN ZENTSOA EGITEN ARI DA

UDALA HERRIKO BASERRI ETA LANDALURREN ZENTSOA EGITEN ARI DA


Azken asteotan Hondarribiko Udalak proiektu berri bat jarri du martxan: baserrien eta landalurren zentsoa. Helburua, nekazal eremuan dauden baserri eta landalurrak katalogatzea da, zertarako erabiltzen diren, ze egoeretan dauden eta zein zailtasun dituzten. “Azken hilabeteetan, Udaletik zenbait ekimen jarri ditugu abian lehen sektorea biziberritzeko, hala nola Botikako agroaldea, Azokaren inguruko proiektuak, tokiko produktua balioan jartzeko dinamikak...” esan du Kalixa Silanesek, Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotziak. “Jakin badakigu gure baserritarrek zailtasun ugari izan dituztela azken hamarkadetan eta herriaren ondare diren baserri eta landalurrak mantentzeko egin dituzten esfortzuak handiak izan direla. Esfortzu horrekin bat egitera eta nekazal mundua biziberritzera dator proiektu berri hau” gehitu du Silanesek. “Informazio horrek balio handia izango du nekazal mundua biziberritzeko, estrategiak definitzeko eta guztion artean gure baserri eta landalurrak mantendu eta estrategikoa izan behar duen sektorea indartzeko” zinegotziaren ustetan. Lan hau burutzeko Hiritik At elkartea kontratatu du Udalak, Foru Aldundiaren dirulaguntza baten bitartez. Elkarte honetako kide diren Mikel Valero eta Miren Lantz arduratzen ari dira datuak biltzen eta ordenatzen, Hondarribiko hainbat baserri eta landa gune bisitatuz.

leer más itzuli