Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2015

ITSAS ETXEA AUDITORIUMEKO EKINTZETARAKO SARRERAK ARMA PLAZAN ERE ESKURATU AHAL IZANGO DIRA

ITSAS ETXEA AUDITORIUMEKO EKINTZETARAKO SARRERAK ARMA PLAZAN ERE ESKURATU AHAL IZANGO DIRA


Ekain hasieratik, Itsas Etxea Auditoriumerako aurretiazko salmenta duten ekimenak (musika, dantza, antzerkia nahiz zinea) ikusteko sarrerak ARMA PLAZAn ere eskuratu ahal izango dira. Hala, orain arte Internet bidez www.kutxabank.com orrian eta Itsas Etxea Auditoriumean ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago eskuragarri zeuden sarrerak beste bidez batez ere erosi ahal izango dira. Ekimen berri honen bidez, Itsas Etxea Auditoriumeko ekitaldietarako sarrerak salgai daudenetik, bide hauek egongo dira erosteko: ARMA PLAZAn (eskura) aldez aurretik, Kutxabank.com-en, eta Itsas Etxea Auditoriumeko leihatilan bertan, ekitaldia gertatzen den egunean soilik. Kultur Etxeko ekintzetarako sarrerak Kultur Etxean bakarrik egongo dira salgai.

leer más itzuli